Ostiraleko azalpenak

Kaixo:

Ostiralean ikusitako kontuan hartuta esan behar dut, oso lan ikusgarriak lortu dituzuela, beraz ezer esan baino lehen zorionak guztiori zuen lan onagatik!!

Orokorrean zuen lanak oso ondo egon dira baina zenbait gauza apuntatu nituen eta komentatu nahi nizkizuen.

Lehendabizi, kontuan izn behar duzue Scratch Egunaren hasierako helburua ez zela kartoizko eskulangintza ikusgarria edo marketeriazko eraikuntzak egitea… Scratch Egunaren helburua zuek definitutako proiektu bat garatzea zen. Gogoratzen zarete egindako Gdoc-a? Bertan zuek pentsatu zenuten gai orokor bat eta definitu zenituzten zer nolakoak izan behar ziren zuen Animazioa, Jolasa eta Aplikazio erreala, ezta? Ba… zuen lanak ikusteko momentuan kontuan izan dut zuek Gdocs horretan idatzitakoa, eta konparatu dut egindakoarekin. Talde batzuk eurek definitutatko jarraibideak bete dituzte eta aldez aurretik pentsatutakoa garatzen saiatu dira. Beste batzuk aldiz, ez duzue lortu idatzitakoa eta egindakoa bateratzen (kasu batean Gdoc-a zuriz egon da ere… beraz helburu gabeko proiektua izan da).

Bestalde, kontuan izan da zuen lan egiteko modua. Azkenengo aste honetan ikusitako intentsitatea ez da beste asteetan ikusi. Normala da bukaerarako uztea zenbait gauza, baina egia esan talde batzuk azkenengo astean hasi direla serioski lanean. Oso adierazgarria izan da Lauro’s Century Fox-ek izan duen jarrera ona lanarekiko, giro oso ona izan baitute euren artean, eta lana behar bezala banatu dute taldeko-lana efizienteki burutzen. Beste talde batzuetan nahiz eta giroa ona izan, taldeko lana ez da ikusi nor bere gauzetan aritu izan dalako besteen gauzetan sartu barik. Nola izan daiteke talde lana besteek egiten dutena ez badut ezagutzen? Nola hobetuko dut nire taldeko lana besteen eritziak kontuan hartu barik?
Ostiralean taldeko kide guztiek ezagutu behar dute bere taldeko lan osoa: jokoaren gidoia zelan egin den, aplikazio erreala zelan egin den.

Hona hemen nire eritizak:

Bekoak
Animazioa: Iksui ditudanen artean benetan hoberena da. Istorio oso bat ikusi dut eta proiektuaren gai nagusiarekin bat doa. Zoriondu behar da animazio hau egin duzuen guztiak… ikusgarria benetan!
Jolasa: Talde honek egin duen jolasa, ez da ulertzen. Sentitzen dut, ezer ez dakien batek ez du ulertzen zer egin behar den, ez bait dago ondo azalduta.
Aplikazio Erreala: Oso ausarta zen. Ideia, be, oso originala. Teknikoki lortzeko zaila, baina honek ez zaitue bildurtu eta ekin diozue zuen helburua lortzeko. Gaua batzuk borobiltzen badituzue benetan aplikazio ikusgarria izango dela…

Hacker Scratch
Animazioa: Ez doa bat Gdocs-ean agertzen danarekin. Ikusten da arrankatzen kostatu zitzaizuela eta azkenean gauza dexente bat lortu zenutela, baina ez da hasieran helburu gisa jarri zenutena.
Jolasa: Gdocs-ean ez da agertzen jolasaren planteamendua. Jolasa bera oso ondo dago, baina oso jolasgarritasun eskasa dauka, ia errazagoa egin daitekeen.
Aplikazio Erreala: Zuen helburua lortu duzue beraz, oso ondo. Behar bada denbora lar eman duzue kotxeak pasatzeko plastilinazko maldak egiten eta ahaztu egin dituzue proiektuaren beste scratch-ak.

!aterropixtaK
Animazioa: Planteatutakoa lortu duzue baina irudigintzaren aldetik oso pobrea izanik dibertigarria da osinuak oso ondo jarrita daudelako eta dibertigarria delako animazio hau ikustea.
Jolasa: Gdocs-ean agertzen dena eta egindakoa ez doa bat. Baina egindakoaren ideiak zailatsun maila altua du. Teknikoki zaila izanik oraindik ainbat bug ditu. Jolasaren sarrera luzeegia da.
Aplikazio Erreala: Ideia oso ausarta zen. Programazioaren aldetik erreza izanik, ainbat arazoei aurre egin behar izan dizkiozue.

Lauro’s Century Fox
Animazioa: Animazioa oso profesionala da. Kontatu nahi diguna oso pedagogikoa eta beretan erabilera praktikoa duela ainbat gauza ikasten baititugu.
Jolasa: Parte desberdinak ditu: arkade, eta quizz erakoa, beraz oso luzea eta borobila. Diseinu aldetik ere ikusgarria da eta ikusitakoen artean politena. Ideia ausarta eta lan ona.
Apikazio erreala: Apaingarri ikusgarrienak izan arren azkeneko emaitza hobetu daiteke. Lortu duuze zuek jarritako helburua baina oriandik zentsoreekin arazoa dago. Ia lortzen duzuen kamioia arinago joaten.

Bueno lagunok! Ez dakit zuek baina niri asko gustatu zait Scratch Egunaren ekintza hau. Gustatuko litzaidake jakitea zer hobetu daiteken datorren urteari begira…zer bota duzue faltan etab.

Pilak kargatu, aste honetan lan handia baitugu, zuen gelakideei erakutsi behar diegulako zuen lanak, ok?

Advertisements

2 thoughts on “Ostiraleko azalpenak

  1. Agur bat scratchero guztiei denak ondo ibili ginelako. Eta lan dezente bat lortu genuelako talde guztiek.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s