Ikerketa batetarako galdeketa

Kaixo Scratcheroak!

Ikertzaile batek gure laguntza eskatu digu. Ikasketa prozesua da bere aztergaia eta Scratch erabiltzen dugula entzun duenez, galdeketa bat bidali digu gure eritzia eman diezaiogun.

Egin klik hemen eta erantzun galderak mesedez!

Eskerrik asko!

Advertisements

Lap counter

Kaixo Scratcheroak!

Aste honetan itzuli-zenbatzaile bat programatuko dugu. Oraingoan oinarrizko zenbatzailea izango da, beraz tranpak egin ahal izango dizkiogu.
Helburua arazo barik lortzeko, jarrai itzazue hurrengo urratsak.

  •  Zoazte Biltegia-ra eta jeitsi [Cars 01.sb]
    • Gogoratu gure jolasaren bertsio honetan ez daudela penalizaziorik ezta kotxe gorririk ere!
  • Sortu objektu berri bat [Meta] izenekoa
    • Printzipioz edozein itxurakoa egin dezakezue, baina ez konplikatu zuen buruak eta egizue marra beltz bat. Aurrerantzean editatu eta nolabait politagoa egin dezakezue.

  • Sortu aldagai berria: [Birak-Blue]
    • Honek kotxe urdinari geratzen zaizkion buelta kopurua erakutsiko digu.
  • [Meta]-ren Gidoia programatu, eta kontuan izan hurrengo aholkuak:
    • Banderatxoa sakatzean [Birak-Blue]-k 3 edierazi behar du.
    • Baldintzak programatu:
      • [Meta] ikutzean [Birak-Blue]-ren aldagaia aldatu behar da.
        • Buelta bat gutxiago adieraziz.
      • Itzuli-zenbatzailearen ([Birak-Blue]) balioa 0 denean, 
        • [Blue Car]-en programa gelditu behar da
        • Objektu guztiak (Kotxea eta Meta) desagertu behar dira
        • Aldagai guztiak (Vblue eta Birak-Blue) desagertu behar dira
        • Hondoak mozorro honen antzeko bat erakutsi behar du
Kontuan hartu: Objetuak eta Aldagaiak desagerarazteko zenbait errutina aldatu behar izango dituzuela.

NAk egindako Tximino danborjolea

Kaixo Scratcheroak!

Scratch Project

Oraingoan OdiseaB1eko ikasle batek egindako tximino danborjole bat aurkezten dizuet. Programazioa nahiko sinplea izanik, zenbait kontzeptu ondo ikasi behar izan ditu behar bezala garatzeko robot hau. Fija zaitezte sentsorearen portaera eskua hurbiltzen duzunean.

 Gustatu zaizue? zuen iruzkinen zain!