Semaforoa

Kaixo Scratcheroak!

Oraingoan semaforo baten programazioa egingo dugu. Semaforo honek 4 argi izango ditu. Laurak piztuta egongo dira errutina aktibatzerakoan, eta segunduro itzaltzen joan behar dira soinutxo bat entzuten den bitartean. Noski! Kotxeak ezin izango du igaro semaforoa itzali baino lehen bestela errore bat agertuko da.

Goazen ikustera zer behar dugun gaurko erronka hau lortzeko.

  1. Biltegian dagoen Cars01.sb-tik abiatuko garenez, jeitsi ezazu.
  2. Sortu [Meta] izeneko objektu bat, eta kokatu pistan.
    1. Programatu kotxea, banderatxoa sakatzean metaren aurrean agertzeko. 
  3. Sortu irudiaren itxurako [Semaforoa] izeneko objektu bat,
    1. Banderatxoa sakatzean, argiak era ordenatuan eta segunduro itzaltzen joan behar dira,
    2. Argi bakoitza itzaltzean soinu bat entzun behar da
    3. Azkenengo argia itzaltzena soinua desberdina eta luzeagoa izan behar da.
      1. Momentu horretan [Bidali danari] komandoarekin bidali [Go] izeneko dei bat.
  4. Sortu [MetaOnOff] izeneko aldagai bat.
    1. Bandertxoa sakatzean, ezarri [MetaOnOff] = 0 (honek Meta blokeaten du)
    2. [Go] jasotzean, ezarri [MetaOnOff] = 1 (honek Meta desblokeaten du) 
  5. Kotxearen gidoian baldintza programatu;
    1. Meta blokeatuta badago (semaforoa oriandik ez da itzali) eta kotxeak igarotzen badu, errorea eman behar du.
      1. Errorea zuk nahi duzun bezala adieraziz.
      2. Errorea erakutsi eta gero semaforoak berriz hasi behar du.
    2. Meta desblokeatuta badago (hau da semaforoa itzali da), lehiaketa hasi behar da.
Ikusi duzunez [MetaOnOff] aldagaiaren funtzioa etengailuarena da. Bere balioa 0 denean ezin dira kotxeak pasatu, eta aldiz, bere balioa 1 denean kotxean pasa daitezke. Honelako true/false ereduak sarritan erabiltzen dira gauza desberdinen programazioan.

Animo!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s