Okerdura sentsorea

Kaixo Scratcheroak!

Aste honetan zehar okerdura sentsorea programatzen arituko gara. Horretarako dagoeneko eginda duzuen instalazioa aterako dugu. Instalazioak bi zati ditu: mandoa, sentsorea eramaten duen instalazio zuria; eta motorearena.

Gogoratu okerdura sentsoreak bost balio besterik ez dituela ematen:

  • Okerdura sentsoerearen balioa = 0, oreka
  • Okerdura sentsoerearen balioa = 1, X ardatzaren zentzu bat
  • Okerdura sentsoerearen balioa = 3, X ardatzaren beste zentzua
  • Okerdura sentsoerearen balioa = 2, Y ardatzeren zentzu bat
  • Okerdura sentsoerearen balioa = 4, Y ardatzaren beste zentzua
Zer lortu behar dugu?
Lortu nahi dena zera da: mandoa okertuz motorearen abiadura eta zentzua aldatzea. Horretarako:
  • Banderatxoa sakatzean motorea piztu behar da (ahalmena %50).
  • Mandoa ezkerrera okertzean motorea ezkerretara biratu behar du.
  • Mandoa eskumara okertzean motorea eskumatara biratu behar du.
  • Mandoa aurrera okertzean, motorearen ahalmena handitu behar da (%100).
  • Mandoa atzera okertzean, motorearen ahalmena gutxitu behar da (%10).

Beraz, jarduera ondo bete ahal izateko bete hurrengo jarraibideak:

  1. Sortu aldagai berri bat [Power] izenarekin. [Power] izango da gure motorearen ahalmena.
  2. Ezbeharrentzako errutina: Zuriuniea sakatzena, amaitu dena.
  3. Errutina nagusia: Banderatxoa sakatzean motorea piztu behar da baina motorearen ahalmena ez da konstantea izango [Power* aldagaia baizik.
  4. Baldintzen errutinak: Guztira 5 izan behar dira okerdura sentsorearen balioaren arabera: 0 denean, 1 denean, 2 denean, 3 denean eta 4 denean.

Ia lan ona egiten duzuen, animo!
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s