Adblock plus Firefoxen

Oraingoan truko errazarekin natorkizue. Sarritan webguneetan publizadadea agertzen da, eta oso modu errezean bazterretan agertzen diren lauki handi horietan agertzen den publizidadea kendu daiteke. Argazki honen jabetza http://letrinaheridos.blogspot.com.es/-ena da
Bestalde jakin behar duzue Firefox nabigatzailean zenbait Add-on edo gehigarri gehitu daitezkela. Horretarako Gehigarriak-era joan behar duzue.
Imagen

Bertan badago bilaketa kutxa bat eta barruan [Adblock plus] idazten baduzue izen hori duen gehihgarria bilatuko du. Ondoren [Install] botoiari sakatzen baduzue, zuen konexiaren abiaduraren arabera minutu batzuen ostean instalatuta egongo da. Baita ere helbide honetatik egin daiteke.

Kontuan hartu, Firefox berabiarazi behar izango duzuela gehigarri hori martxan hasteko. Gero frogatu ia bloke erako publizidadea ikusten den edo ez!

Advertisements

Marratxoaren erabilera

Sarritan euskaraz idaztean zenbait zalantza ditugu marratsoaren erabileraren inguruan. Hona hemen erabileraren eskema bat:

A – A

Bi hitz berdin eta jarraian.

gorri-gorri, txiri-txiri

A – A_

Bi hitz berdin, baina bigarrena deklinatuta.

guzti-guztiak,

A_ A

Bi hitz berdin, baina lehenengoa deklinatuta.

kalez kale, etxerik etxe

A – B

Bi hitz desberdin baina nolabaiteko loturarekin

zuri-gorri, neska-mutila

AB

Bi hitz desberdin baina jarraian idatzitakoak: hitz konposatuak.

aurrekontu, ehunzango

Ebaluazioak

Kaixo!
Lehenik eta behin esan behar dizuet oso pozik nagoela zuen lanaren bikaintasunarekin.
Orain ebaluatzeko garaia da eta zuen lanari buruzko iruzkin txiki bat egitera noa. Mesedez, faltatzen zaizkizuen gauzak guztiz derrigorrezkoak dira Lauroko Jaian parte hartzeko, beraz denborarik ez galdu, OK?

Hasiko gara beraz…

Scratch Star

  • Aplikazioa
    • Azken egunetan ikusi dira aurrera-pausuak
    • Dekoraziorik ez dago
    • Igogailua ez du ematen igogailua denik
  • Kartela
    • Aurkeztutako txarrena eta sinpleena da
    • Informazioa ez dago ondo egituratuta
  • Bloga
    • Orriak sortu dituzue baina zuen Scratchak ez daude embebituta
    • Ez dago RSS botoirik
    • Sarrera gutxi eta zuen lanari buruzko info gutxi.
    • Argazkirik ez.
  • Scratch Star

  • Animazioa
  • Jolasa
  • Aplikazioa
  • Kartela
  • Bloga
Scratch Star

  • Animazioa
  • Jolasa
  • Aplikazioa
  • Kartela
  • Bloga
Scratch Star

  • Animazioa
  • Jolasa
  • Aplikazioa
  • Kartela
  • Bloga
Scratch Star

  • Animazioa
  • Jolasa
  • Aplikazioa
  • Kartela
  • Bloga

Scratch Eguna 2012

Zer da Scratch

Scratch umeei bereziki zuzendutako aplikazio informatikoa da. Aplikazio honek, interfaz errez baten bitartez ordenagailuen programazioari lotutako kontzeptuak ikertzeko eta esperimentatzeko aukera eskeintzen du. 

Zer da Scratch Day

Scratch Day MIT Media Lab elkarteko “Lifelong Kindergarten Gruop” taldeak sortutako eta garatutako ideia da. Munduko hainbat puntutik aldi berean egiten den jardunaldia da, eta gertakari bakarrean batzen ditu elkarbanatzen ikasteko eta ikasten elkarbanatzeko interesa duten pertsonak, betiere Scratch lotune dutelarik.

Scratch Eguna

Scratch Eguna Euskadin egin den bigarren Scratch Day-a izan da. Jardunaldi honetan 5 eta 6. mailako ikasleez osatutako 21 taldek Bilboko Alhondegian eta Donostiako San Telmo Museoahartu dute parte. Bertan, euren proiektu eta esperientziak partekatzeko aukera izan dute, eta gainera Scratchen interesa duten pertsonek, familiek, irakasleek… informazio zuzena jaso ahal izan dute.

Aurten, Lauro Ikastolako seigarren mailako 36 neska-mutilek parte hartu dute libreki aukeratutako gaiari buruzko proiektua garatuz. Proiektu bakoitzean, animazioa, bideojolasa, LEGOri lotutako aplikazio erreala, posterra eta bloga sortu eta garatu behar izan dituzte. Besteak beste, funikular bat, fenwick bat, espaziontzi bat, taxi bat, igogailu bat eta terminator bat egin dituzte. Hauek dira talde bakoitzak egindako blogak:
Antolakuntzak bakarrik uzten zuenez ikastetxe bakoitzetik gehienez 3 talde joatea, Lauro Ikastolako Jaian Scratchgune bat antolatu da bertan talde guztiak parte har dezaten. Beraz, larunbat honetan 13:00etan ikusi ahal izango ditugu partehartzaile guztien proiektuak. 

http://www.flickr.com/apps/slideshow/show.swf?v=109615

Anima zaitezte eta izan zaitezte Scratcheroak!