Scratch Eguna 2012. Blogak

Kaixo:
Zuen Taldeen blogak ikusten egon naiz, eta beno… orokorrean ez daude oso beteak.
Helburua zen eguneroko lorpenek islada izatea blogan bertan: hartutako erabakiak, sortutako istilu eta eztabaidak, egindako ajusteak, aldaketak, ideiak.
Ikusi dudanez, oso testu gutxi sartzen egon zarete, eta esan nuen bezala ebaluaziorako tresna bloga izango denez, kontuan hartu beharko zenukete, kasu batzuetan ortografia akatsak ikusi baititut.

Zuen produkzioen argazki gutxi ikusi ditut. Batez ere aplikazio errealari dagozkionak. Ikusi nahi ditugu zuen ekoizpenen detaileak. Nola funtzionatzen du? Zeintzuk dira parte mugikorrak? Non daude zailtasun handienak?… detaileak, detaileak eta detaileak! Bloga izan behar da nolabaiteko muntaiaren gidaliburua. Argazkietan ikusi nahi zaituztet lanean, zuen katxarroa erdi eginda,…

Blogen aspektu teknikoan ere, kasu batzuetan, gauzak hobetu behar dituzue. Aukeratutako plantilla-rekin ondo irakurtzen dira letrak? Koloreak egokiak dira?
Bestalde gadget-ei dagokionez, derrigorrz, jarri behar dira hurrengoak:

  • Lauro Ikastolako logoa
  • Aurkezpen testutxoa
  • Zuen logoa
  • Blog lagunak, (hau bera barne)
  • RSS jarioa
Honetatik aparte beste zerbait ere jarri nahi baduzue, ongietorria izango da.
Behin zuen lanak igotzen dituzuenean orrialde desberdinal sortu behar dituzue (página), eta bertan scratch.mit.edu-tik HTML-a jarri. Horrela zuen Animazioa, Jolasa eta aplikazioa ikusgarria izango da edozein ordenagailutik.
Eta azkenik Kartelari dagokionez zuen blogen esteken QR kodeak agertu behar dira.
Joan behar zarete prestatzen aurkezpenak. Azalpenak eman beharko zaizkio aurkezle eta goinontzeko ikusleei ezta?
Animo gutxi falta da!
EGUTEGIA: 
  • Animazioa eta Jolasa igota scratch.mit.edu-ra (gaurko!!)
  • Blogetako derrigorrezko zatiak/gadget/orriak (biharko!!)
  • QR kodeak (Asteazkenerako).
  • Aplikazioa errealaren kodigoa (scratch-a) eginda (ostegunerako!)
  • Aplikarioaren apainketa eta dekorazioa (ostiralerako!!) 
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s