Mugikorrak liberatzen

Jakina da komunikazio entrepresek mobilak blokeatzen dituztela beste konpanietako SIM txartelak zure terminalean ezin erabiltzeko.

Ez naiz sartzuko ia neurri horiek bidezkoak diren ala ez, baina pena da etxean gordetako telefono bat erabiltzeko aukerarik ez izatea zure konpaniaren burutada batengatik, ezta?

Ba, azkenean, Google-en laguntzaz ikasi dut nola liberatzen diren telefonoak, edo behintzat nire kasuan, Sony Xperia X10 Mini Pro telefonoaren kasuan, nola desblokeatzen den Vodafonek jarritako gakoa beste konpainietako SIM txartelekin erabiltzeko.

Argazkiaren kreditua: http://www.arturogoga.com/

Lehenik eta behin desblokeatzeko kodea erosi behar da. Horretarako movical.net-era jo dut. Telefono bakoitzak bere kodea behar duenez zure terminalaren IMEI zenbakia lortu behar duzu *#06# kodea zuren telefonoan sartuz. IMEI zenbakiarekin movical-ek proposatzen duen formulario bete eta 19 €-ren truke (ordainketa VINI txartelarekin egin dut, baina hau beste kontu bat da…), 48 ordutan korreo elektroniko batean jaso dut desblokeatzeko kodea.

Gero, korreoan bertan agertzen diren jarraibideak bete behar dira, hots: Itzali liberatu nahi duzun telefonoa, konpainia desberdin baten SIM txartela sartu (nire kasuan lagun batek utzitako Movistar-ekoa), piztu terminala eta PIN zenbakia eskatzean PIN kodea sartu (txartelaren PINa). Momentu horretan bertan [PIN de desbloqueo] eskatuko dizu eta sartu behar duzuna da movical-ek bidalitakoa. Hau egin ostean zure telefonoa konektatuko da SIM txartelaren konpainiaren sarera (adibide honetan Movistarrekoa) eta voila.

Listo! Badakigu telefonoak liberatzeko prozedura! Dena den, kontuan hartu terminal guztien desblokeo PINaren prezioa aldakorra dela, ados?

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s