Geometria egiten

Egun hauetan Geometria lantzen ari gara Matematika arloan. Zenbait gauza ikasi behar dira baina beste batzutan trebatu behar gara. Batik bat, perpendikularrak, paraleloak eta ukitzaileak egiten. Egunero honelako pare bat eginez gero ez duzue problemarik izango aurrerantzean ondo egiteko.

Kontuan hartu beharrekoak hauek dira.

  • Arkatza ondo zorroztuta izan behar duzu.
  • Konpasaren punta eta arkatza lerrokatuta egon behar dira.
  • Konpasa bi atzamarrekin heltzen da, eta goiko buztantxotik.
  • Irudikatzerakoan ez duzu lar markatu behar, soilik azkeneko emaitza ilun agertu behar baita.

Paraleloak nola egin eskuaira eta kartaboia, eta konpasarekin

Zuzen baten perpendikularra eta zuzenki baten erdibitzailea

Zirkunferentzia batekiko ukitzaileak

Emandako A, B eta C puntuetatik igarotzen den zirkunferentzia

ArduBlock gehigarria instalatzen Arduino IDEn

Azken bolada honetan Arduinorekin erotuta nabil. Aurreko astean ikastaro batean ezagutu nuen tresna berri bat: ArduBlock. Arduinoren IDEari gehituta era grafiko batean Arduino programatzeko aukera ematen duen gehigarri bat da.

Orain azalduko dut nola gehitzen den Ardublock MacOS-n. Kontuan hartu honetarako Arduino IDE instalatuta izan behar duzula.

Lehenik eta behin jeitsi behar da .jar ereduko fitxategi bat (nik hemendik jeitsi dut). Ondoren asmatu behar da non daukazun Sketchbook-a. Berez MacOS-en User/Documents/Arduino-n egon beharko litzateke. Dena den ez bazara gogoratzen, piztu Arduino IDE eta Preferences-en jarri behar dizu non dagoen SketchBook-a.

Bertara joan Finderren bitartez eta karpeta hauek, bata bestearen barruan sortu behar dituzu:

User/Documents/Arduino/tools/ArduBlocktool/tool

Honen barrura eraman jeitsitako .jar fitxategia eta dagoeneko eginda dago!

Piztu Arduino IDE eta Tresnak/ArduBlock agertuko zaizu!

Info guztia http://blog.ardublock.com/tag/installation/-tik atera dut!

Edito: GNU/Linux Ubuntun era berean egiten da! Kontuan harturik SketchBook-en kokapena /home-en barruan, noski!