Rubik, kubo magikoa

Rubik kuboa edo kubo magikoa munduan eta historia osoan jostailurik salduena da. ‘Rompecabezas’ erako jostailu bat da non 3D ikusmena, memoria eta logika garatzen duen. Algoritmo bat zer den ikasteko modurik errezena Rubik kuboa egiten saiatzea da.

Metodo eta estrategia desberdinak daude baina erabilieta kapaz kapa egitean datza.

Lehenengo kapa egiteko gurutze bat osatu behar da eta ondoren kapara horren erpinak. Behin kapa hau osotuta izanez gero kuboa rotatu behar da behean kokatuta gera dadin.

Ondoren bigarren kapa (erdikoa) egin behar da eta honetarako bi algoritmo erabiltzen dira:

URU' R'U'F' UF
U'F' UFUR U'R'

Azkenik hirugarren kapa osotu behar da, kasu honetan goian geratzen dena. Honetarako algoritmo desberdinak erabili behar dira.

Gurutzea

Jartzeko: FUR U'R'F'
Kolokatzeko: UR'U URU R'UR

Erpinak

Jartzeko: L'URU' LUR'U'
Kolokatzeko: (RU'R'U)2 D (U'RUR')2 D'

Dena den Álvaro Ibañezek egndako PDF honetan oso ondo azalduta agertzen da.

Advertisements

Ficoban Scratch Tailerra ematen

Gabonetan Scratch Tailer bat ematen egon naiz. Irunen dagoen FICOBAn, PIN bat antolatzen da eta bertan Internet Euskadi erakundeak txoko batean tailerrak emateko aukera eman zigun Scrathc Egunaren antolatzaileei.

Horrela, 4 saio prestatu genituen, eta niri hirugarrena garatzea tokatu zitzaidan. Honen helburua LEGOko WeDo kitarekin zertxobait egite zen, eta orduan kanasta bat egitea bururatu zitzaidan.

Kanasta hura, plastikozko edalontzi batekin egin genuen eta bertatik paperezko pilotatxo bat sartzean Scratchek txalokatzen zigun, eta ikurrinatxo txiki bat igotzen zuen saskiratzearen adierazle bezala.

Hona hemen gure instalazioaren bideotxo bat.

Info gehigao: scratcheguna.eu-n.