LEGO Technic, jarraibideak galduta?

Gaur konturatu naiz LEGO Techniceko jarraibideen liburuxkak zikintzen eta apurtzen hasi direla erabileraren ondorioz. Beraz, eredu digital batzuen bila hasi naiz eta webgune honetan topatu dut behar nuen info eta esteka. Badirudi LEGOkoek askatu dituztela zenbait modeloen instrukzio ereduak .pdf ereduan 🙂

Esteka honetan beraz, topatuko dituzu beharrezkoak dituzunak. Hau pagotxa!

Flickr-eko albumak WordPress-en?

Bueno, bueno, bueno… Gaurko erronka izugarria izan da. Aurreko sarrera egitean, hasiera batean, pentsatuta neukan mobilarekin ateratako argazkiak album baten moduan kapsulatzea blog honetan.

Banenbilen nire Flickr-eko kontuari eskua sartzeko gogoarekin eta gaur dan-dana garbitu ondoren mobilaren bitartez eta arazo barik igo egin ditut Flickr-era. Ondoren, WordPress-era abiatu naiz sarrera idazteko gogoz. Behin albuma insertatzeko orduan… Deabrua! Ez da egon Flicker-ek ematen zidan HTML kodea WP-en inkrustatzeko modurik. Behin eta berriz errorea ematen zidan, eta ez da egon modurik behar bezala geratzeko.

Patsadaz eta ordu pare bat gehiago sartu ondoren, topatu dut Tupakamaru blogean arazo guzti hau konpontzeko modua. Badirudi WP-ek, bere dohako bertsioan, ez dituela Flash erako objektuak onartzen eta beraz ezin daitezke HTML kode arruntak behar bezala tratatzen. Blog horretan azaltzen denez, badago WP engainatzeko trikimailu txiki bat.

Hona hemen trikimailua:

Lehenik Flickr-ren albumera joan behar zara. Behin albumaren diapositibak ikusten dituzunean helbide barran fijatu behar zara, eta honelako URL baten antzerakoa agertu behar zaizu:

http://www.flickr.com/photos/borjario/sets/72157633431989212/show

URL horretan [borjario] zure album horren erabiltzailearen izena da, eta [72157633431989212] zenbakia da album horren zenbakizko kodea.

Ondoren hemen dagoen HTML kodean erabiltzaile izena eta zenbakizko kode horiek aldatu behar dira zure izena eta kodearengatik eta magikoki albuma agertu beharko zaizu (noski! WP-eko Text atalean egin baduzu eta ez formatudun atalean!).

gigya src=”http://www.flickr.com/apps/slideshow/show.swf?v=71649″ width=”500″ flashvars=”offsite=true&lang=en-us&page_show_url=/photos/29678738@N07/sets/72157622898863461/show/&page_show_back_url=/photos/29678738@N07/sets/72157622898863461/&set_id=72157622898863461&jump_to=” allowFullScreen=”true”

Adi!! Erabiltzaile izena bi tokitan agertzen da baina zenbakizko kodea hirutan!!

Adi!! Kode luze hura kortxeteekin ireki eta zarratu behar dira [ ]!!

Irakale Leioako EHUn

Ostegunean Leioako UPV/EHUra hurbildu ginen Herrigunek antolatutako IRAKALEan partehartzeko. Heziketa prozesuak kaleratzeko asmoz eta herrikide guztiei luzatzeko Herriguneko lagunek Irakale izeneko jardunaldiak antolatzen dituzte.

Leioako zenbait ikastetxek ikastaro edo topaketa desberdinak antolatu dituzte eurek garatutako esperientzia edo proiektuak partekatzeko. Gure aldetik Scratch ikastaroan parte hartu genuen, software honek ematen dituen aukerak aurkezteko, eta errobotika edukatiboan murgiltzeko. Nirekin batera egondako zenbait Magisteritzako ikaslek euren ekoizpenak aurkeztu zituzten.

Aipagarria da Txomin Arestitik etorritako andereño baten esperientzia. Berak nigandik jasotako ezagutzak partekatu baititu bere bostgarren mailako ikasleekin eta horiek danak etorri zirelako EHUra euren animazio eta bideojoak erakustera.


Lauro Ikastolatik ere hurbildu ginen DBHko  bigarren mailako ikasle taldetxo batekin, garatutako proiektua erakustera. Scratchekin ere, bigarren mailako produkzioak ere egin daitezke eta Arduinorekin batera sortu duten Smart Elevator baten sorketa prozesuari buruz hitzegin ziguten.

Oso esperientzia polita izan zen bai LH, DBH eta Unibertsitateko ikasleentzat, zein bertaratu ginen irakasle eta herritar guztientzat ere.

Hemendik Herriguneko lagun guztiei, baina bereziki Peter, Eukene eta Karmeleri eskerrak emon nahi nizkien prozesu honetan parte hartzen uzteagatik.