Scratch Eguna 2013

Maiatzaren 18an Scratch Eguna 2013 ospatu genuen Bilboko Alhondegian, Gasteizeko Artiumean eta Donostiako San Telmo museoan. Bertan ia-ia 200 ikaslek parte hartu zuten euren proiektuak aurkezten.

Bilbon 7 ikastetxeetako 15 talde aurkeztu ziren eta goiz osoan zehar Animazioak, Bideojokoak eta instalazio errealak aurkeztu ahal izan zituzten.

Ohitura denez, bukaeran zenbait opari zozkatu ziren ikastetxe eta ikasleen artean.

Zenbait argazki atera nituen eta bideo ere. Bideoa editatzen dudanean bertan jarriko dut ere. Bitartean hona flickr-eko bilduma.

Galería de Mikel Agirregabiria

Vídeo grabado por Mikel Agirregabiria

Advertisements