Jardunaldi Digitalak Leioako Berritzegunean

Aste honetan Leiokao B08 Berritzeguneak antolatutako Jardunaldi Digitaletan parte hartu dut hizlari bezala. Berriz ere Scratch izan da nire aportazioaren gaia. Scratch-etik mundu errealera izenburuarekin, erakutsi nahi izan dut zer nolako gailuak lotu daitezke Scratchekin.

Denbora mugatua kontuan hartuta Legoko WeDo, Makey-Makey, mOway, Arduino eta AppInventor erakutsi ditut. Egia esan, AppInventor-i buruz aipamen txiki bat besterik ez dut egin, ez baita nire eremuko teknologia, gehien bat Batxillerren erabiltzen da eta.


Etorritako kide batzuk ez zekiten Scratch zer zen, baina beste batzuk ezagunak izan dira, urrian zehar garatutako ikastaroan parte hartu dute eta.

Hemen uzten dizuet erabilitako aurkezpen txikia, eta Bego Iturgaitzek tuiteatutako argazkia.

argazkia: Bego Itzurgaitz

Advertisements

Flickr-eko albumak WordPress-en?

Bueno, bueno, bueno… Gaurko erronka izugarria izan da. Aurreko sarrera egitean, hasiera batean, pentsatuta neukan mobilarekin ateratako argazkiak album baten moduan kapsulatzea blog honetan.

Banenbilen nire Flickr-eko kontuari eskua sartzeko gogoarekin eta gaur dan-dana garbitu ondoren mobilaren bitartez eta arazo barik igo egin ditut Flickr-era. Ondoren, WordPress-era abiatu naiz sarrera idazteko gogoz. Behin albuma insertatzeko orduan… Deabrua! Ez da egon Flicker-ek ematen zidan HTML kodea WP-en inkrustatzeko modurik. Behin eta berriz errorea ematen zidan, eta ez da egon modurik behar bezala geratzeko.

Patsadaz eta ordu pare bat gehiago sartu ondoren, topatu dut Tupakamaru blogean arazo guzti hau konpontzeko modua. Badirudi WP-ek, bere dohako bertsioan, ez dituela Flash erako objektuak onartzen eta beraz ezin daitezke HTML kode arruntak behar bezala tratatzen. Blog horretan azaltzen denez, badago WP engainatzeko trikimailu txiki bat.

Hona hemen trikimailua:

Lehenik Flickr-ren albumera joan behar zara. Behin albumaren diapositibak ikusten dituzunean helbide barran fijatu behar zara, eta honelako URL baten antzerakoa agertu behar zaizu:

http://www.flickr.com/photos/borjario/sets/72157633431989212/show

URL horretan [borjario] zure album horren erabiltzailearen izena da, eta [72157633431989212] zenbakia da album horren zenbakizko kodea.

Ondoren hemen dagoen HTML kodean erabiltzaile izena eta zenbakizko kode horiek aldatu behar dira zure izena eta kodearengatik eta magikoki albuma agertu beharko zaizu (noski! WP-eko Text atalean egin baduzu eta ez formatudun atalean!).

gigya src=”http://www.flickr.com/apps/slideshow/show.swf?v=71649″ width=”500″ flashvars=”offsite=true&lang=en-us&page_show_url=/photos/29678738@N07/sets/72157622898863461/show/&page_show_back_url=/photos/29678738@N07/sets/72157622898863461/&set_id=72157622898863461&jump_to=” allowFullScreen=”true”

Adi!! Erabiltzaile izena bi tokitan agertzen da baina zenbakizko kodea hirutan!!

Adi!! Kode luze hura kortxeteekin ireki eta zarratu behar dira [ ]!!

Scratch Eguna 2013-ren formakuntzan

Martxoaren 14an Duestuko Unibertsitatean egon nintzen Scratch Eguna 2013ren barruan ematen dire formazio saioen azkenengo saioan. Egia esan prozesu honetaz Pablo Garaizar (@txipi) arduratzen da, baina aurten, JEDI V Jardunaldiak ospatzen zirenez, laguntza eskatu zidan azkenengo saio hau gidatzeko.

Irudiaren kreditua: Oskia Álvarez

Formazio saioen barruan kit edo plataforma desberdinak erakustea da helburua, batez ere Lego WeDo merkeena eta nolabait erakargarriena delako 10-12 urte bitarteko ikasleentzako. Baina formazio saio honetan Arduino eta MoWay erakutsi egin genituen.

Arduino zer zen ikusteko nik egindako instalazio txiki bat eraman nuen. Bertan zenbait sentsore ikus ztekeen eta haren S4A-n programatzeko modua ere.

MoWay-ren erabilera azaltzeko Samuel etorri zen eta bikaintasunez azaldu zigun nola lotu behar dira MoWay, bere jatorrizko softwarea eta Scratch. Benetan interesgarria geratu zitzaigun saioa!