LEGO Technic, jarraibideak galduta?

Gaur konturatu naiz LEGO Techniceko jarraibideen liburuxkak zikintzen eta apurtzen hasi direla erabileraren ondorioz. Beraz, eredu digital batzuen bila hasi naiz eta webgune honetan topatu dut behar nuen info eta esteka. Badirudi LEGOkoek askatu dituztela zenbait modeloen instrukzio ereduak .pdf ereduan 🙂

Esteka honetan beraz, topatuko dituzu beharrezkoak dituzunak. Hau pagotxa!

Noria eroa

Kaixo Scratcheroak:

Hona hemen ODISEA B1eko II-k egin duen ekoizpena. Izatez alde mekanikoak ez du konplikazio handirik. Fijatu zaitezte nola motorearen eta noriaren ardatzaren zentzua kontrakoa dela.
Gauzarik politena da biraketa abiadura ez dela konstantea. Hau da, batzutan astiro doala eta beste batzutan arinago. Abiadura geziekin kontrolatzen da.

Aurrerantzean honelako guazak ere egingo ditugu beraz egon adi eta ikasi bideoaren azalpenekin. Eskerrik asko Itxaro!