Nola instalatu Ubuntun tipografia berriak

Oraingoan, Windowseko tipografia tipikoen atzean ibili naiz eta ezin izan ditut topatu Ubuntun. Orduan Google-i galdetu, eta ondorengo ebazpena lortu dut. Beti bezala Terminalean exekutatzeko komandoen bitartez.
Hasteko honako hau

sudo apt-get install msttcorefonts gsfonts-x11

Eta horren ondoren beste hau:

sudo fc-cache -f -v

Honela Windows-eko tipografia tipikoak agertuko zaizkizu. Informazioa web honetatik hartu dut eta bertan bestelako iturriak instalatzeko moduak agertzen dira.

Flickr-eko albumak WordPress-en?

Bueno, bueno, bueno… Gaurko erronka izugarria izan da. Aurreko sarrera egitean, hasiera batean, pentsatuta neukan mobilarekin ateratako argazkiak album baten moduan kapsulatzea blog honetan.

Banenbilen nire Flickr-eko kontuari eskua sartzeko gogoarekin eta gaur dan-dana garbitu ondoren mobilaren bitartez eta arazo barik igo egin ditut Flickr-era. Ondoren, WordPress-era abiatu naiz sarrera idazteko gogoz. Behin albuma insertatzeko orduan… Deabrua! Ez da egon Flicker-ek ematen zidan HTML kodea WP-en inkrustatzeko modurik. Behin eta berriz errorea ematen zidan, eta ez da egon modurik behar bezala geratzeko.

Patsadaz eta ordu pare bat gehiago sartu ondoren, topatu dut Tupakamaru blogean arazo guzti hau konpontzeko modua. Badirudi WP-ek, bere dohako bertsioan, ez dituela Flash erako objektuak onartzen eta beraz ezin daitezke HTML kode arruntak behar bezala tratatzen. Blog horretan azaltzen denez, badago WP engainatzeko trikimailu txiki bat.

Hona hemen trikimailua:

Lehenik Flickr-ren albumera joan behar zara. Behin albumaren diapositibak ikusten dituzunean helbide barran fijatu behar zara, eta honelako URL baten antzerakoa agertu behar zaizu:

http://www.flickr.com/photos/borjario/sets/72157633431989212/show

URL horretan [borjario] zure album horren erabiltzailearen izena da, eta [72157633431989212] zenbakia da album horren zenbakizko kodea.

Ondoren hemen dagoen HTML kodean erabiltzaile izena eta zenbakizko kode horiek aldatu behar dira zure izena eta kodearengatik eta magikoki albuma agertu beharko zaizu (noski! WP-eko Text atalean egin baduzu eta ez formatudun atalean!).

gigya src=”http://www.flickr.com/apps/slideshow/show.swf?v=71649″ width=”500″ flashvars=”offsite=true&lang=en-us&page_show_url=/photos/29678738@N07/sets/72157622898863461/show/&page_show_back_url=/photos/29678738@N07/sets/72157622898863461/&set_id=72157622898863461&jump_to=” allowFullScreen=”true”

Adi!! Erabiltzaile izena bi tokitan agertzen da baina zenbakizko kodea hirutan!!

Adi!! Kode luze hura kortxeteekin ireki eta zarratu behar dira [ ]!!

Nola sortu Script bat Ubuntun

Sarritan ikasle asko etortzen dira euren Gnomen egindako estropezuak konpontzera. Ubuntuk mahaigainaren kudeaketa erabiltzailearen esku uzten duenez, eta sarritan ikasleek trasteatzen ari direnez, panelak desgaitzen dituzte edo bertan zenbait applet instalatzen dituzte, inolako filtrorik gabe! Ondoren nigana etortzen dira eta normalean minutu batzuk eman behar ditut panel eta applet guztiak behar bezala jartzen.

Hori dela eta, panelak berregokitzeko modu errazago bat egon behar zela pentsatu nuen, noski, terminalaren bitartez izatea nahi nuen.

Orduan, webgune honetan topatu dut modua. 3 komandoekin Gnome berabiarazten da eta lehenengo eguenan zegoen moduan uzten dute. Baina orain arazoa da komando sekuentzia hura gogoratzea behar dudanean erabiltzeko. Beraz, script bat egitea pentsatu dut, eta beste webune honetan oso ondo azaltzen da nola egin behar den. Baina laburbilduz hurrengo jarraibideak bete behar dira:
Lehenik editore bat ireki behar da, berez Ubuntun datorrena gedit du izena eta nahikoa da egin behar dugunerako. Fitxategi horretan nahi dituzun komandoak jartzen dituzu, gure kasuan panelak berrabiarazteko:

#! /bin/bash
sudo aptitude update & sudo aptitude upgrade & sudo aptitude dist-upgrade

Ondoren fitxategiari nahi duzun izena eman behar diozu baina kontuan hartu bere luzapena .sh izan behar dela. Behin gorde ezkero bakarrik ejekutatu behar duzu Terminalaren bitartez. Horretarako, zoaz .sh fitxategia dagoen karpetara eta gero hurrengo komandoagaz exekutatu.

sh fitxategia.sh

Oso ideia ona izan daiteke pen drivean eramatea script hori eta inoiz behar baduzu bertatik abiatzeko 🙂

Bestetik, scripta, sistemaren /bin karpetan gordetzea hoberena izango litzateke eta horrela edozein momentuan eta edozein tokitik deitu ahal izango zenuke script hori! Lagungarria eh?