Android galduta

Gaur, nire mugikorra galdu zaidala konturatu naiz. Lanean ari naizela faltan bota dut eta nire gauzen artean dan-dana arakatu ostean galdu zaidala baieztatu dut. Orduan, larrituta, pentsatzen hasi eta gogoratu dut telefonoak aurkitzeko aplikazio bat instalatuta dudala. Beraz, interneten laguntzaz hurrengo urratsak eman ditut.

Ez nuenez gogoratzen aplikazioaren izenaz, nire Gmail kontuarekin lotuta dagoen Google Play-an sartu naiz, eta nire dispositiboetan instalatutako aplikazio zerrendara joan naiz. Bertan nire Androidun telefono guztietako aplikazioak ikusi ditut. Arakatu ondoren Androidlost aplikazioa zela ikusi dut.

Orduan androidlost.com-era sartu, nire kontuaren izena eta pasahitza sartu dut eta besteak beste hurrunetik GPSa gaitzeko aukera duenez, gaitu dut eta Google Map batean, nire telefonoaren kokapena agertu da. Badirudi etxean dudala 🙂

Beste berezitasunen artean telefonoa blokeatzeko aukera dauka, SD txartela formateatzeko aukera eta telefonoari Wipe bat egiteko aukera.

Oso insteresgarriak dira androidlost-ek ematen dituen erabilera guztiak, beraz kontuan izan telefonoa sarritan galtzen baduzue 😉 Ah! Kontuan hartu hauxe ez dela aplikazio bakarra! Badaude antzekoak diren beste asko, erabili sarea informazio gehiago nahi baduzue!