Calendar gelako Agenda bezala

Jakina da gure eguneroko lana hobeto kudeatzeko tresnarik egokiena Agenda dela. Baina zenbait kasutan tresna hau pixkat labur geratzen zaigu, batik bat, norbait gaixorik jartzen denean eta bestetik gelan ahazten zaigunean.
Agendaren erailera derrigorrezkoa da, beti esaten baitugu 2.0, 1.0ren ostean datorrelako. Ikasi behar dugu Agenda bat nola erailtzen den eta egunero erabiltzeko ohitura hartu behar dugunez, egunero etxera eta ikastolara eraman-ekarri behar da. Noizean behin Agendak batuko ditut batez ere bermatzeko ondo erabiltzen ari zaretela, ados?

Baina, esan bezala, zenbait kasutan Agenda 2.0 bat erailtzea ere oso interesgarria izan daditeke. Honetarako, beraz, Googleek eskeintzen duen Calendar aplikazioaren baitartez egingo dugu.

Irudia Softonic-etik hartuta

Googleeko perfil bat zabalik baduzu (eta geure @lauro20.org perfilak Googleekoak dira) automatikoki izango duzu Calendar erabiltzeko aukera. Bertan egutegi bat baino gehiago euki dezakezu Agenda berdinean. Horrela egutegi bat lanerako, ikastolarako edota etxeko gauzetarako erabil dezakezu. Gainera Googleek eskeintzen digu egutegiak partekatzeko aukera, hau da, zure gelako egutegia pertsona bat baino gehiagok ikusgarri euki dezake nor bere Calendarren barruan.

Partekatutako egutegietan aldaketako nork edo nortzuek egingo dituzten konfigurablea denez, gelako egutegia delakoa beste gelakide batek kudeatu dezake zure izenan.

Honela, beraz, gelako batek idatziko ditu irakasleak esandako eventoak eta horiek gelako GCalendar guztietan agertuko dira.

Bestalde, Google Calendar Android eta iOSdun sistemetan integratzen da erosotasun osoz. Horrela zuen familietako mugikor edota ordenagailuetan ere gelako egutegia euki dezakete. Honetarako, zuen familietako helbidea beharrezkoa da, konfiguratuta izan nahi badute, beraz irakaslearekin kontaktuan jarri beharko dira.