Irakale Leioako EHUn

Ostegunean Leioako UPV/EHUra hurbildu ginen Herrigunek antolatutako IRAKALEan partehartzeko. Heziketa prozesuak kaleratzeko asmoz eta herrikide guztiei luzatzeko Herriguneko lagunek Irakale izeneko jardunaldiak antolatzen dituzte.

Leioako zenbait ikastetxek ikastaro edo topaketa desberdinak antolatu dituzte eurek garatutako esperientzia edo proiektuak partekatzeko. Gure aldetik Scratch ikastaroan parte hartu genuen, software honek ematen dituen aukerak aurkezteko, eta errobotika edukatiboan murgiltzeko. Nirekin batera egondako zenbait Magisteritzako ikaslek euren ekoizpenak aurkeztu zituzten.

Aipagarria da Txomin Arestitik etorritako andereño baten esperientzia. Berak nigandik jasotako ezagutzak partekatu baititu bere bostgarren mailako ikasleekin eta horiek danak etorri zirelako EHUra euren animazio eta bideojoak erakustera.


Lauro Ikastolatik ere hurbildu ginen DBHko  bigarren mailako ikasle taldetxo batekin, garatutako proiektua erakustera. Scratchekin ere, bigarren mailako produkzioak ere egin daitezke eta Arduinorekin batera sortu duten Smart Elevator baten sorketa prozesuari buruz hitzegin ziguten.

Oso esperientzia polita izan zen bai LH, DBH eta Unibertsitateko ikasleentzat, zein bertaratu ginen irakasle eta herritar guztientzat ere.

Hemendik Herriguneko lagun guztiei, baina bereziki Peter, Eukene eta Karmeleri eskerrak emon nahi nizkien prozesu honetan parte hartzen uzteagatik.

Advertisements

Scratch Eguna 2013-ren formakuntzan

Martxoaren 14an Duestuko Unibertsitatean egon nintzen Scratch Eguna 2013ren barruan ematen dire formazio saioen azkenengo saioan. Egia esan prozesu honetaz Pablo Garaizar (@txipi) arduratzen da, baina aurten, JEDI V Jardunaldiak ospatzen zirenez, laguntza eskatu zidan azkenengo saio hau gidatzeko.

Irudiaren kreditua: Oskia Álvarez

Formazio saioen barruan kit edo plataforma desberdinak erakustea da helburua, batez ere Lego WeDo merkeena eta nolabait erakargarriena delako 10-12 urte bitarteko ikasleentzako. Baina formazio saio honetan Arduino eta MoWay erakutsi egin genituen.

Arduino zer zen ikusteko nik egindako instalazio txiki bat eraman nuen. Bertan zenbait sentsore ikus ztekeen eta haren S4A-n programatzeko modua ere.

MoWay-ren erabilera azaltzeko Samuel etorri zen eta bikaintasunez azaldu zigun nola lotu behar dira MoWay, bere jatorrizko softwarea eta Scratch. Benetan interesgarria geratu zitzaigun saioa!

Fritzing

Gaur eskema elektriko bat egin behar izan dut. Google drawrekin saiatu naiz eta lortu dut, baina emaitza ez da oso profesionala izan, beraz bilatu dut beste tresnaren bat eta Fritzing topatu dut.

Fritzing, PCB eta instalazio eletronikoen eskemak egiteko tresna da. Egin daitezte gauza asko baina nik gehien bat arduino plaketan egin behar diren konexioen eskemak egiten aritu naiz.Motor Borja_bb

Fritzing deskargatu behar da, baina software librea denez ez dago arazorik lizentziekin 😉 Behin diagrama egin eta gero edozein formatura esportatu daiteke, bai eta Fritzing.org-en ere konpartitu.

Hona hemen funtzionamenduaren bideoa.