Edmodo

Sare Sozialak oso famatuak egin omen dira azken urteotan. Baina jakina da sare sozialen erabilerak zenbait limitazio dituela, batik bat, erregistratzeko behar den adin minimoa.Edmodo izeneko sare sozial hau Hezkuntzarako bereziki diseinatuta dago eta beraz gutxieneko adinik ez da behar, erabilera prozesu guztia irakasle batek gainbegiratzen baitu.

Esteka honetan Lauro Ikastolako Edmodo sarean sar zaitezke, ikasle, irakasle edo gurasoaren perfilaren bitartez. Kontuan hartu bai Android zein iOSarentzako aplikazioa ere deskargatu daitekela Play Store-n edota AppStore-n.

Hurrengo diagraman ikus dezakezue zer nolako jarduerak garatu daitezken Edmodoren bitartez.

Edmodon gure gelako blogaren sarrerak automatikoki agertuko dira, eta bertan iruzkinak egin ditzakezue. Zuen aportazioak euskararik hoberenean idatzita egon beharko dira, ez bait dira ikusiko akats ortograkioak dutenak.

Edmodon, zuen perfila behar bezala beteta egon behar da. Hau da zuen izena ondo idatzirik inolako laburdura edo ezizen barik. Noski! Lehenengo letra, letra larriz idatzi mesedez.

Edmodorekin zenbait lan egin daitezke. Ez pentsa ariketa hauek jolasteko jartzen ditudala, bene-benetan notarako kontuan hartzen ditut. Horrelako froga bat egin baino lehen ziurtatu denbora nahikoa izango duzula behar bezala betetzeko, eta ez zaituela inor molestatuko.

Gurasoentzat txoko bat ere badago gure Edmodon. Zuen gurasoek izena-eman behar dute euren korreoarekin, eta zuen perfilan agertzen den kodea sartuz, zuen lanak gainbegira ditzakete.

Advertisements