Berritzegunean Ikastaroa

Aste hauetan banabil Leioako Berritzegunean Ikastaro bat ematen. Scrach da ikastaro horren ari nagusia eta 5 egunetan zehar, MITeko software honetan lehenengo urratsank emangu dituzte irakasle talde batek.

Ikastaroaren barruan proiektu pertsonal bat garatu beharko dute, eta scratch.mit.edu-n partekatu behar izango dute.

Ikastaroa dela eta aprobetxatu dut Scratch for Dummies Sitea argitaratzeko! Beraz, jaioberria dugu Euskara eta Scratch lotzen duen Site bat.

Advertisements

Marratxoaren erabilera

Sarritan euskaraz idaztean zenbait zalantza ditugu marratsoaren erabileraren inguruan. Hona hemen erabileraren eskema bat:

A – A

Bi hitz berdin eta jarraian.

gorri-gorri, txiri-txiri

A – A_

Bi hitz berdin, baina bigarrena deklinatuta.

guzti-guztiak,

A_ A

Bi hitz berdin, baina lehenengoa deklinatuta.

kalez kale, etxerik etxe

A – B

Bi hitz desberdin baina nolabaiteko loturarekin

zuri-gorri, neska-mutila

AB

Bi hitz desberdin baina jarraian idatzitakoak: hitz konposatuak.

aurrekontu, ehunzango