Angeluak neurtzen

Oraingoan angeluak neurtuko ditugu. Honetarako graduatzaile bat erabiltzera goaz… baina graduatzaile berezia, graduatzile birtuala!

https://i1.wp.com/files.digitosvocalesyciclos.webnode.es/200007763-61d8062c98/thatquiz.pngZoazte Thatquiz.org webgunera. Laugarren zutabean geometriari buruzko ariketak daude, eta guk [Ángulos] izenekoa aukeratuko dugu.

Agertzen den pantaiaren ezkerro atalean aukera daitezke zenbait gauza. Zuek [Medidas] aukeratu eta hasi lanean!!

Geometria egiten

Egun hauetan Geometria lantzen ari gara Matematika arloan. Zenbait gauza ikasi behar dira baina beste batzutan trebatu behar gara. Batik bat, perpendikularrak, paraleloak eta ukitzaileak egiten. Egunero honelako pare bat eginez gero ez duzue problemarik izango aurrerantzean ondo egiteko.

Kontuan hartu beharrekoak hauek dira.

  • Arkatza ondo zorroztuta izan behar duzu.
  • Konpasaren punta eta arkatza lerrokatuta egon behar dira.
  • Konpasa bi atzamarrekin heltzen da, eta goiko buztantxotik.
  • Irudikatzerakoan ez duzu lar markatu behar, soilik azkeneko emaitza ilun agertu behar baita.

Paraleloak nola egin eskuaira eta kartaboia, eta konpasarekin

Zuzen baten perpendikularra eta zuzenki baten erdibitzailea

Zirkunferentzia batekiko ukitzaileak

Emandako A, B eta C puntuetatik igarotzen den zirkunferentzia