Progamazioa eskolan

Azken aste hauetan inoiz baino gehiago irakurtzen ari naiz programazioa eta eskolari buruzko notiziak. Badirudi munduko teknologia entrepresa garrantzitsuenen CEO askok bideo baten bitartez eskatzen ari direla Curriculumean programazio arloa sartzeko. 

Esaten den bezala gaur egun hezitzen ari diren umeen lanbide gehienak ez dira oraindik asmatu! Horretan programazioan trebatuta egoteak abantaila suposatzen du, azken finean programazioak pentsatzetzen irakasten baitigu.

Oso interesgarria iruditu zait CSEDweek.org-ek plazaratu duen kanapaina. Helburua, programazioa ordubeteko saio bat izatea eskola guztietan.

Batzuetan nire Ikastolara begiratzean asmatu dugula pentsatzen dut 🙂

Advertisements

Berrikuntzak KiliKiliBat-en

Kaixo!

Egutegiak izeneko orri berri bat zabaldu dut webgunean. Bertan gure gelako egutegia ikusi ahal izango duzue. Bide batez, ordutegia ikusteko aukera daukazue eta Ordutegiak 5A izeneko .pdf formatudun fitxategia eskura utzi dizuet, norbaitek inprimatu nahi badu.

Agazkiaren jatorria: Cátedra Telefónica Deusto

Agazkiaren jatorria: Cátedra Telefónica Deusto

Egutegiaren funtzionamenduari buruz gelan luze hitzegingo dugu: helburuak, prozedura… baina kontuan hartu zuen gurasoen smartphone, pc edota tabletetan ere ikusgarria izan daitekela eurek horrela nahi badute. Honetarako Google-ekin konpatiblea den kontua erabili behar dute!

Egon lasai hitzegiten dugunean, ulertuko duzue!

50 jarduera IKTen bitartez

Nire laguna JauncarIKTren bitartez slideshare bat ikusi dut. Bertan beste irakasle batzuek elkarlanean bildu dituzten zenbait jardueren deskribapena agertzen da.

Jarduerak IKTen bitartez egitekoak dira eta eurekin garatzen diren gaitasunak ere aipatzen dira.

Hona hemen aurkezpena!