Scratch Eguna 2013

Maiatzaren 18an Scratch Eguna 2013 ospatu genuen Bilboko Alhondegian, Gasteizeko Artiumean eta Donostiako San Telmo museoan. Bertan ia-ia 200 ikaslek parte hartu zuten euren proiektuak aurkezten.

Bilbon 7 ikastetxeetako 15 talde aurkeztu ziren eta goiz osoan zehar Animazioak, Bideojokoak eta instalazio errealak aurkeztu ahal izan zituzten.

Ohitura denez, bukaeran zenbait opari zozkatu ziren ikastetxe eta ikasleen artean.

Zenbait argazki atera nituen eta bideo ere. Bideoa editatzen dudanean bertan jarriko dut ere. Bitartean hona flickr-eko bilduma.

Galería de Mikel Agirregabiria

Vídeo grabado por Mikel Agirregabiria

Advertisements

Scratch Eguna 2013-ren formakuntzan

Martxoaren 14an Duestuko Unibertsitatean egon nintzen Scratch Eguna 2013ren barruan ematen dire formazio saioen azkenengo saioan. Egia esan prozesu honetaz Pablo Garaizar (@txipi) arduratzen da, baina aurten, JEDI V Jardunaldiak ospatzen zirenez, laguntza eskatu zidan azkenengo saio hau gidatzeko.

Irudiaren kreditua: Oskia Álvarez

Formazio saioen barruan kit edo plataforma desberdinak erakustea da helburua, batez ere Lego WeDo merkeena eta nolabait erakargarriena delako 10-12 urte bitarteko ikasleentzako. Baina formazio saio honetan Arduino eta MoWay erakutsi egin genituen.

Arduino zer zen ikusteko nik egindako instalazio txiki bat eraman nuen. Bertan zenbait sentsore ikus ztekeen eta haren S4A-n programatzeko modua ere.

MoWay-ren erabilera azaltzeko Samuel etorri zen eta bikaintasunez azaldu zigun nola lotu behar dira MoWay, bere jatorrizko softwarea eta Scratch. Benetan interesgarria geratu zitzaigun saioa!

Scratch Eguna 2013, Aurkezpena

Gaur arratsaldeko 17:30etan Bilboko Unamuno Institutuan Scratch Egunaren hirugarren edizioa aukeztu egin da. Bertan egon naiz beste irakasle batzuei azaltzen zer den Scratch eta zer den Scratch Eguna.

Esteka honetan ikus dezakezue erabili dudan aurkezpena, Bertan proiektuaren ideia nagusia ikusten da eta baita fase desberdinen epeak ere.

Scratch Eguna – Scratch Kids 2

Kaixo Scratcheroak!
Azkenik, ekartzen dizuet aurtengo azken taldearen proiektuaren bideoa. Scratch Kids 2 taldekoek funikular batean testuinguratu dute euren lan guztia, eta aplikazioa, nola ez, funikular batean datza. Oso zaila egin zaie, zenbait kit desberdinetako piezekin egin baitute, baina esfortzuaren emaitza bideotxo honetan ikus daiteke.