Taldeak dagoeneko definituak daude

Kaixo Scratcheroak!
Gaur definitu ditugu gure taldeak. Izena eta guzti eman dizkiegu.

  • ATERROPIXTAK – 6Cko 6 ikaslek osatua
  • SCRATCH KIDS – 5Eko 6 ikaslek osatua
  • BEKOAK – 6Bko 5 ikaslek osatua
  • FLYING & DRIVING – 6D eta 6Eko 6 ikaslek osatua
Gogoratu ez gaudela gure artean lehian, danon artean ikasten ari gara. Norbaitek asmatzen badu truko berriren bat, kideekin partekatu behar du.
Bestalde, joan beharko gara pentsatzen zer nolako lanak egin nahi izango ditugun. Aurkezpena, jolasa eta aplikazio erreala komuneko gaia eta itxura izatea komeni da, beraz luze pentsatu beharko duzue, ok?
Ala ba…

20 pertsona Scratch Egunean

Kaixo Scratcheroak!
Dagoeneko 20 pertsona izena eman dute Scratch Egunaren formularioan. Aste honetan martxan hasiko gara eta Scratch Eguna antolatzen, eta proiektuaren berriak jasoko dituzue: taldeak osotu, ideiak eman, lana banatu eta prozedurak azaldu…

Egon lasai eta pilak kargatu arin hasiko gara eta…

Scratcheatzen hasiko gara

Kaixo Scratcheroak!

Datorren astean Scratch Eguna prestatzen hasiko gara. Ikastolak gelatxo bat eskeiniko digu gure netbookerik abiatzeko eta bertan, errekreo orduetan, Scratch erabiltzeko aukera izango dugu.

Animatu zaitezte eta zalantzak badituzue iruzkinetan idatzi!!

Hurrengorarte!