Scratch Eguna Lauron!!

Kaixo Scratcheroak!

Laster Scratch Eguna 2012 ospatzera doa Bilboko Alhondegian eta ikastolatik ere bertara joateko aukera izango dugu.

Scratch Eguna zer den ulertzeko hona hemen iaz egindako bideo bat.

Baita EITB emandako Nick dut Nik saioarena.

Scratch Eguna 2012n parte hartzeko Talde Scratch bat osotu behar da. Talde bakoitzean 5 edo 6 pertsona egon behar dira eta talde bakoitzean zenbait gauza egin beharko dira:

  • Animazioa: 20 segundutako marrazki bizidunetako istorio bat.
  • Bideojokoa: Helburu jakin bat duen jolasa.
  • Aplikazioa: Lego WeDo kitaren laguntzaz eta gure eskuz egindako instalazioa.
  • Kartela: Scratch Taldeari buruzko informazioa batzen duen produkzio artistikoa.
Parte hartu nahi baduzue informazio gehiago emango dizuet datorren astean, baina komeni da irakurtzea Gidan agertzen diren azalpenak.

Zen, animatzen zarete?