Avidemux Bideo editorea Ubuntun

Inoiz Youtube-ra igo nahi baduzue bideotxo bat, baina jatorrizko originalak zenbait akatsa baditu, edo plano batzuk ezabatu nahi badituzue, bideo hori editatu behar da igo baino lehen. Gaurkoan azaldu nahi dizuet nola intalatzen den bideo-editore bat gure Ubuntu maitean.

Modu desberdinak egon arren nik Solftware Biltegia-ren bitartez egitera gomendatzen dizuet. Horrela egitean behar diren codec desberdinen pakete gehigarri guztiak instalatzen baitira.

Lehenik eta behin zabaldu Ubuntu Software Biltegia eta bertan dagoen bilaketa kutxan Avidemux bilatu. Behin erantzunak jaso ondoren, dagokionaren ondoko Instalatu botoiari sakatuz, Avidemux instalatzen hasiko da.

Zuen konexioaren abiaduraren araberan, minutu edo segundu batzuen ostean Avidemux softwarea instalatuta egongo da Soinua eta Bideoa karpetaren barruan.

Avidemuxen erabilera oso sinplea izanik hona hemen komunitateak garatutako gida.

Nola sortu USB Live bat

Kaixo,

Sarrera honetan USB Live bat sortzen ikasiko dugu. Lehenik eta behin definitu beharko genuke USB live kontzeptua.

Edozein PC baten barruan, gutxienez, Sistema Eragile bat dago (Windows, Ubuntu, MacOSX…). Ordenagailua piztean sistema hori kargatzen da eta ekipoa prest geratzen da zuk erabiltzeko. Baina Sistema Eragilea kargatu baino lehen, badago puntu jakin bat non ordenagailuak bilatzen duen ia beste Sistema Eragile bat dagoen bere dispositiboen artean (CDan, USBetan, SDan…). Sistema Eragileren bat aurkitzen badu esandako dispositiboetan, ez du bere diska gogorrean gordetako Sistema Eragilea kargatuko baizik eta aurkitutakoa kargatuko du.

Memoria USB baten barruan Sistema Eragile oso bat modu jakin batean instalatzen baduzu, eta memoria USB hori sartzen baduzu PCa piztu baino lehen, ordenagailuak pizte prozesua egiten duenean memoria USBan dagoen Sistema Eragilea detektatuko du eta orduan hau kargatzen hasiko da eta ez bere diska gogorrean zuena. Honeri USB Live-a deitzen diogu.

Baina, zer behar dugu Live USB bat egiteko?

Jakina! USB garbi bat Gb 1 memoria libre duena. Sistema eragile baten ISO irudia, eta azkenik USB live-ak sortzeko software berezia (Unetbootin…).

Gure adibide honetan Ubuntu-dun USB live bat egitera goaz, beraz behar izango dugu Ubunturen ISO irudia. Honetarako Ubunturen webgunera joan eta aukeratu nahi duzun bertsioa. Adi! Badaude pilo bat, zerbitzarientzako, Intel-dun mikrotxipa dutenen PCetarako, AMD txipetarako, 32 bit-dun teknologia, 64 bit… Guk adibide honetan Ubuntu 10.04 LTS aukeratu dugu 32 bit-dun txipentzako (PC gehienak honelakoak baitira)..

Gero lortu behar dugu Unetbootin softwarea. Zergaitik Unetbootin? Software librea dalako, erraza dalako eta multiplataforma delako (Win, Mac, GNU/Linux). Hemendik deskargatu daiteke.

Orain hurrengo prozedura jarraitu behar da.

Argazki honen jabetza pendrivelinux.com-ena da

  1. Piztu PCa (normalean Windows kargatuko da)
  2. Jeitsi Ubunturen ISO irudia zure PCra
  3. Jeitsi Unetbootin
  4. Instalatu Unetbootin
  5. Bermatu erabiltzera zoazen USBa hutsik dagoela (barruko gauzak atzinduko dira eta)
  6. Piztu Unetbootin eta jarraitu bere prozedura USBa sortzeko
  7. Unetbootin piztean klikatu [Disco imagen] botoian (1. pausua)
  8. Bilatu non gorde duzun zure ISO irudia (2. pausua)
  9. Esaiozu zein USBan (E:, F:, G:…) egin behar duen Live instalazioa (3. pausua)
  10. [OK] sakatu eta Live USBa egiten hasiko da (4. pausua)

Bukatzean USB horretan Ubuntu 10.04 LTS Sistema Eragilea Live eran instalatua izango duzu.

Orain itzali PCa, sartu USBa eta piztu. Segundu batzuetan zure Ubuntu 10.04 kargatzen hasiko da.

Baina prozesu hau beste sarrera baten gaia izango da, ok?

Aprendices-en Ubuntu ikasten

Sarritan Aprendices-ekoek zenbait ikastaro, konferentzia eta deskonferentzia antolatzen dituzte. Euren ikasteko prozedura ez da ohikoa, baizik eta hezkuntza ez formala da.

aprencices.org

Behin Bilbon bildu ginen Ubunturi buruz hitzegiteko hain zuzen ere install-party bat zen eta bertan edonork instalatu zezakeen Ubunturen azken eguneraketa.

Ni bertara abiatu nintzen Gparted-i buruzko zenbait zalantza argitzera. Lagun baten portatilan instalazioa editean txartio egin nizkiolako partizio logikok eta extendituak. Aprobetxatuz discoen formatuari buruz ere zenbait gauza ikasi nituen.

Hona hemen Conocity-rentzako Josi Sierrak grabatutako mikrobideoa.

VNC, edo nola kontrolatu beste PC bat

VNC erabiltzen ikasten nabil eta pixkat korapilatsua izan arren erabilera asko ikusten dizkiot.

Zer da VNC? 

VNC beste ordenagailuak kontrolatzeko software bat da (realvnc.com) Hau da, zuk zure ordenagailutik beste ordenagailu baten Mahaigaina kontrolatzea bere xaguaren kurtsorea mugituz.

Zertarako erabili dezaket?

Beno ba, oraingoz, trasteatzen nabil baina printzipioz, nire mahaiatik PDIaren PCa kontrolatzeko balio zait, nire mahaia PDItk nahiko hurrun baitago.

Baita ere, soportea emoteko balio du. Hots, nire kide edo ikasleen ordenagailuetan konponketak edo ikutuak egiteko (instalazioa, arazoak, egunekatzeak…). VNCren laguntzaz nire tokitik (ikastolatik/etxetik) egin ahal izango dut.

Nola funtzionatzen du VNC?

Egia esan, ez dekot ideiarik ez! Baina asunto da funtzionatzen duela. Kontuan hartu bi software desberdin direla martxan jartzen direnak. Zure PCan VNC viewer euki behar duzu besteen PCak ikusteko, baina, PC horietan (kontrolatuak izan behar direnak) VNC server instalatu behar dela. Aurrerantzean azalduko dut nola egiten den oraindik ez baitaukat oso argi. Baina multiplataforma dela garrantzitsua da, Mac, Windows eta GNU/Linux-entzako eskuragarria delako eta noski software-librea da!