Nola gehitu Gaztelania hiztegia OpenOffice 3.2n, Ubuntun

Irakasle batek, gaur, komentatu dit zenbait ordenadoreetan ez dagoela Gaztelania Hiztegia gaituta. Badirudi, zenbait ikaslek erabiltzen dutela euren testuen ortografia zuzentzeko eta beraz, burubelarri jarri naiz arazoa konpontzeko asmoz.

Hona hemen topatu dudan konponbiderik errazena:

Lehenik eta behin ordenadorea piztu. Berez [ikaslea] perfila kargatzen denez eta honek aldaketak egiteko eskubiderik ez duenez, perfila aldatu behar da.

CTRL+ALT+F2

Terminalean beste sesio bat zabaltzeko aukera ematen du.

login: [eskola20] 
Password: [*******] 
sudo apt-get install myspell-es

Berriz ere pasahitza eskatzen du:

Password: [*******]

Ondoren saioa bukatzen duzu:

logout

Orain, berriz gure ohiko mahaigainean gaudelarik OpenOffice ireki. [Aplikazioak/Bulegoa/OpenOffice Word Processor]. Ondoren [Tresnak/Aukerak]-en, [Hizkuntza ezarpenak/HIzkuntzak]-en, [Dokumentuen hizkuintza lehenetsiak]-en, [Mendebaldekoa]-en [Gaztelania (Espainia)] markatu eta [Ados] klikatu.

Ainhizeren urtebetetzean sorpresa

Gaur Ainhizeren urtebetezea izan da, eta sorpresa harrigarri bat ekarri digu. Badirudi gozogintzan oso habila dela eta Oso Amoroso baten formako cake bat ekarri digu. Oso zaila izan da 26 zatietan banatzea, baina… azkenean danok dastatu dugu.

Oso gozoa egon da!! Eskerrik asko Ainhize, eta Zorionak!!

Hemen dago ateratako argazkia:

Argazkia – Borja del Río CC