Gaur bideo baten musika .mp3 batean behar izan dut. Googlei galdetu diot eta berehala aurkitu dut web orrialde hau. Hau da jarraitu behar den prozedura:
Lehenik, YouTuben zuk nahi duzun bideo bat bilatzen duzu. Ondoren bideo horren URL-a markatzen duzu, hau da nabigatzailearen helbidea, eta CTRL+C egitean esteka kopiatzen duzu. Gero bueltatzen zara hdtransform webgunera, eta bertan URLaren kutxan CTRL+V egitean lehen kopiatutako esteka pegatzen da. Azkenik, lortu nahi duzun .mp3-aren kalitatea aukeratzen duzu (128, edo 192 edo 256 bit-etakoa) eta [PROCESS] botoiari sakatzean deskargatuko zaizu fitxategi bat bideo horren soinu guztiarekin.
Beste sistema bat oraindik errezagoa!
YouTubeko bideo bat ikusten ari zarenean, Helbide kutxaren URLan, [www.]-ren ostean eta hitzaren aurretik [sing] hitza idatzen baduzu (hau da: http://www.youtubeblablabla… izatetik, www.singyoutubeblablabla… izatera), webgune berezi horretara zuzenean eramango zaitu, errezagoa, ezta?