Nola instalatu Ubuntun tipografia berriak

Oraingoan, Windowseko tipografia tipikoen atzean ibili naiz eta ezin izan ditut topatu Ubuntun. Orduan Google-i galdetu, eta ondorengo ebazpena lortu dut. Beti bezala Terminalean exekutatzeko komandoen bitartez.
Hasteko honako hau

sudo apt-get install msttcorefonts gsfonts-x11

Eta horren ondoren beste hau:

sudo fc-cache -f -v

Honela Windows-eko tipografia tipikoak agertuko zaizkizu. Informazioa web honetatik hartu dut eta bertan bestelako iturriak instalatzeko moduak agertzen dira.

Nola sortu Script bat Ubuntun

Sarritan ikasle asko etortzen dira euren Gnomen egindako estropezuak konpontzera. Ubuntuk mahaigainaren kudeaketa erabiltzailearen esku uzten duenez, eta sarritan ikasleek trasteatzen ari direnez, panelak desgaitzen dituzte edo bertan zenbait applet instalatzen dituzte, inolako filtrorik gabe! Ondoren nigana etortzen dira eta normalean minutu batzuk eman behar ditut panel eta applet guztiak behar bezala jartzen.

Hori dela eta, panelak berregokitzeko modu errazago bat egon behar zela pentsatu nuen, noski, terminalaren bitartez izatea nahi nuen.

Orduan, webgune honetan topatu dut modua. 3 komandoekin Gnome berabiarazten da eta lehenengo eguenan zegoen moduan uzten dute. Baina orain arazoa da komando sekuentzia hura gogoratzea behar dudanean erabiltzeko. Beraz, script bat egitea pentsatu dut, eta beste webune honetan oso ondo azaltzen da nola egin behar den. Baina laburbilduz hurrengo jarraibideak bete behar dira:
Lehenik editore bat ireki behar da, berez Ubuntun datorrena gedit du izena eta nahikoa da egin behar dugunerako. Fitxategi horretan nahi dituzun komandoak jartzen dituzu, gure kasuan panelak berrabiarazteko:

#! /bin/bash
sudo aptitude update & sudo aptitude upgrade & sudo aptitude dist-upgrade

Ondoren fitxategiari nahi duzun izena eman behar diozu baina kontuan hartu bere luzapena .sh izan behar dela. Behin gorde ezkero bakarrik ejekutatu behar duzu Terminalaren bitartez. Horretarako, zoaz .sh fitxategia dagoen karpetara eta gero hurrengo komandoagaz exekutatu.

sh fitxategia.sh

Oso ideia ona izan daiteke pen drivean eramatea script hori eta inoiz behar baduzu bertatik abiatzeko 🙂

Bestetik, scripta, sistemaren /bin karpetan gordetzea hoberena izango litzateke eta horrela edozein momentuan eta edozein tokitik deitu ahal izango zenuke script hori! Lagungarria eh?

Nola sortu Live-USB bat Teminalarekin

Berriz ere USB-Live bat sortu behar izan dut. Hau egiteko modu desberdinak egon arren gaurkoan terminalarekin bakarrik egiteko goga sartu zait eta tira, Googlei galdetu ondoren webgune honetan jarraibideak ikusi ditut.

Ezer baino lehen, gura dozun Ubunturen ISO irudiaren fitxategia behar duzu. Beraz jeitsi ezazu, nahi baduzu hemendik, eta gorde karpeta batean; adibidez, /Mahaigaina/Ubuntu izeneko karpetan. Konektatu zure drive-a eta ziurtatu sdb izenarekin montatu dela (/dev/sdb/). Orduan zabaldu Terminala (Gnome-Menu/Aplikazioak/Gehigarriak/Terminala) eta zoaz Ubuntu karpetara:

cd Ubuntu

Orduan, hurrengo komandoarekin USB-Live-a sortuko da.

dd if=nombredelaiso.iso of=/dev/sdb

Hauxe da dana!

Nola instalatu Arduino Ubuntun

Gaurkoan, Arduino softwarea instalatzen ibili naiz eta modurik errezena, berriz ere, Terminalaren bitartez egitea izan da. Info guztia blog honetatik atera dut, baina eman behar diren pausuak hauek dira:

sudo add-apt-repository ppa:arduino-ubuntu-team

Arduinoren pakete berria gure errepositorioari gehitzeko.

sudo apt-get update

Errepositorio zerrenda gaurkotzeko.

sudo apt-get install arduino

Arduino intalatzeko.

Argazkia: Brands of the World-etik hartuta

Behin instalatuta dugularik Aplikazioak/Programazioa-n ikonoa izango dugu!

Erreza ezta? 🙂