Progamazioa eskolan

Azken aste hauetan inoiz baino gehiago irakurtzen ari naiz programazioa eta eskolari buruzko notiziak. Badirudi munduko teknologia entrepresa garrantzitsuenen CEO askok bideo baten bitartez eskatzen ari direla Curriculumean programazio arloa sartzeko. 

Esaten den bezala gaur egun hezitzen ari diren umeen lanbide gehienak ez dira oraindik asmatu! Horretan programazioan trebatuta egoteak abantaila suposatzen du, azken finean programazioak pentsatzetzen irakasten baitigu.

Oso interesgarria iruditu zait CSEDweek.org-ek plazaratu duen kanapaina. Helburua, programazioa ordubeteko saio bat izatea eskola guztietan.

Batzuetan nire Ikastolara begiratzean asmatu dugula pentsatzen dut 🙂

Advertisements

Scratch Eguna 2012

Zer da Scratch

Scratch umeei bereziki zuzendutako aplikazio informatikoa da. Aplikazio honek, interfaz errez baten bitartez ordenagailuen programazioari lotutako kontzeptuak ikertzeko eta esperimentatzeko aukera eskeintzen du. 

Zer da Scratch Day

Scratch Day MIT Media Lab elkarteko “Lifelong Kindergarten Gruop” taldeak sortutako eta garatutako ideia da. Munduko hainbat puntutik aldi berean egiten den jardunaldia da, eta gertakari bakarrean batzen ditu elkarbanatzen ikasteko eta ikasten elkarbanatzeko interesa duten pertsonak, betiere Scratch lotune dutelarik.

Scratch Eguna

Scratch Eguna Euskadin egin den bigarren Scratch Day-a izan da. Jardunaldi honetan 5 eta 6. mailako ikasleez osatutako 21 taldek Bilboko Alhondegian eta Donostiako San Telmo Museoahartu dute parte. Bertan, euren proiektu eta esperientziak partekatzeko aukera izan dute, eta gainera Scratchen interesa duten pertsonek, familiek, irakasleek… informazio zuzena jaso ahal izan dute.

Aurten, Lauro Ikastolako seigarren mailako 36 neska-mutilek parte hartu dute libreki aukeratutako gaiari buruzko proiektua garatuz. Proiektu bakoitzean, animazioa, bideojolasa, LEGOri lotutako aplikazio erreala, posterra eta bloga sortu eta garatu behar izan dituzte. Besteak beste, funikular bat, fenwick bat, espaziontzi bat, taxi bat, igogailu bat eta terminator bat egin dituzte. Hauek dira talde bakoitzak egindako blogak:
Antolakuntzak bakarrik uzten zuenez ikastetxe bakoitzetik gehienez 3 talde joatea, Lauro Ikastolako Jaian Scratchgune bat antolatu da bertan talde guztiak parte har dezaten. Beraz, larunbat honetan 13:00etan ikusi ahal izango ditugu partehartzaile guztien proiektuak. 

http://www.flickr.com/apps/slideshow/show.swf?v=109615

Anima zaitezte eta izan zaitezte Scratcheroak!