Scratch RETOa

Kaixo Scratcheroak!

Hona hemen Scratch RETO bat. Hartu fitxategi hau, eta honen gainean hasi programatzen.

Helburua?

Igogailu bat programatzea.

Nola?

Botoiak [objektuak] sakatzean, igogailua mugitzea gora edo behera dagokion solairuraino. Hau da: bigarrenean badago eta 3 botoiari sakatzean hirugarren solairura joan behar du, eta horrela etengabe. Edozein botoiari sakatzean pisu horretara joan beharko du.

Pistak nahi badituzue blog honetako Scratch Star taldearen sarreran agertzen den bideoan aurki ditzakezue.

Ongi izan!