Nola kendu publizidadea Firefox-en?

Oraingoan truko errazarekin natorkizue. Sarritan webguneetan publizadadea agertzen da, eta oso modu errezean bazterretan agertzen diren lauki handi horietan agertzen den publizidadea kendu daiteke.

Bestalde jakin behar duzue Firefox nabigatzailean zenbait Add-on edo gehigarri gehitu daitezkela. Horretarako Gehigarriak-era joan behar duzue.

Imagen

Bertan badago bilaketa kutxa bat eta barruan [Adblock plus] idazten baduzue izen hori duen gehihgarria bilatuko du. Ondoren [Install] botoiari sakatzen baduzue, zuen konexiaren abiaduraren arabera minutu batzuen ostean instalatuta egongo da. Baita ere helbide honetatik egin daiteke.

Kontuan hartu, Firefox berabiarazi behar izango duzuela gehigarri hori martxan hasteko. Gero frogatu ia bloke erako publizidadea ikusten den edo ez!

Wall Wisher, gure kortxo digitala

Wallwisher tabloi digital bat da. Imagina dezagun gure pasabideetatik edo geletatik dopa ditzakegun kortxo horietako bat.

Bertan zuk baimendutako erabiltzaileek notatxoak jar ditzakete. Notak mugikorrak dira Post-It-ak izango balira bezala.

Nota bakoitzean egilearen izena (log-a) agertzen da, eta berak idatzitakoa 140dun testua (microbloggin eran). Baita ere estekak, argazkiak eta bideoak gehitu edo atxikitu daitezke HTMLa inkrustatzea onhartzen baitu. Publikazioaren data era agertzen da.

Erabilera oso-oso erraza da. Momentuan sortu daiteke wall berria eta partekatzea ere oso erraza da.

Beste zerbitzuen moduan, erregistratu behar da wall bat sortzeko. Behin logeatu ondoren zenbait berezitasun estetikoak aukaeratu daitezke eta segiduan notatxoak eskegitzen hasi.

Aplikazioa didaktiko desberdinak izan ditzake, batez ere brain-storming erako jarduerentzako. Bertan jarritako gauzak oso era errezean taldekatu daitezkelako, atxindu errepikapenak, bilatu estekak…

Nik oraingoz wall sinple batekin, oinarrizko erabilera erakutsi dut edozein momentuan behar izanez gero zuzenean lanean hasteko, baina oraingoz ez zait suertatu. Aurrerantzean erabiltzen badut, hemen bertan kontatzera noa.

Interesgarria da blog honetan proposatzen dituzten dinamikak eta baita Wallwisherren aleternatibak ere.

Referenciar esto