Bubbl.us mapa kontzeptualak egiteko tresna

Argazkia Bubbl.us-etik hartuta

Aste honetan ibili gara Ingurumeneko eskema bat osotzen. Baina, konturatu gara zein zaila izan daitekeen eskema handi bat orri zuri batean egitea.
Gauzak modu politagoan egiteko Internetera jo eta Bubbls.us izeneko tresna aurkitu dugu. oso-oso simplea da eta arineketan eskema, mapa kontzeptuala edo ideiak antola daitezke.
Gainera ez da izena-eman behar, guztiz anonimoki erabil daitekelako. Hori bai ezin da gorde, bukatzean “Export” botoiari sakatu behar zaio, eta .jpg eran godetzen zaigu gure sisteman. Windowsen [Mis Documentos/Descargas], eta Mac edo Ubuntun [home/Deskargak]-en.
Bubbl.us-en sartzeko egin klik hemen:

Ostiraleko bideoa

Kaixo Inurriok!

Ostiral honetan Hallelujah kantari buruz hitzegitera noakizue. Kanta hau Leonard Cohen-ek idatzi zuen 1984. urtean, eta Various Positions izeneko diskan argitaratuta dago.

Kanta honek sekulako arrakasta izan zuen, eta oraindik, gaur egun, bertsio pila bat entzun daitezke musikari modernoren eskutik. Rolling Stone aldizkariak, historiako kantarin onenen zerrendan 259. kanta dela dio.

Niri partikularki hau da gehien gustatzen zaidana, bereziki abesten duen laugarren mutilaren ahotsarekin.

Dena den Leonard Cohenek berak egindakoa oso polita iruditzen zait. Bai originala (1984.ekoa):

Zein modernoa:

Bideo hau falta da... topatuko duzue?

Ospetsuena, seguruenik, Rufus Wainwright-ena izan daiteke, Shrek filmaren soundtrack-ean agertzen baita.

Bideo hau falta da... topatuko duzue?

Jeff Bubkley-ek ere pianoa kendu eta kitarrarekin egin zuen bertsio bat.

American Idol-en ikusitak ere ez dira baztertzekoak:

Eta zuei, zein da gehien gustatu zaizuena?

Berrikuntzak KiliKiliBat-en

Kaixo!

Egutegiak izeneko orri berri bat zabaldu dut webgunean. Bertan gure gelako egutegia ikusi ahal izango duzue. Bide batez, ordutegia ikusteko aukera daukazue eta Ordutegiak 5A izeneko .pdf formatudun fitxategia eskura utzi dizuet, norbaitek inprimatu nahi badu.

Agazkiaren jatorria: Cátedra Telefónica Deusto

Agazkiaren jatorria: Cátedra Telefónica Deusto

Egutegiaren funtzionamenduari buruz gelan luze hitzegingo dugu: helburuak, prozedura… baina kontuan hartu zuen gurasoen smartphone, pc edota tabletetan ere ikusgarria izan daitekela eurek horrela nahi badute. Honetarako Google-ekin konpatiblea den kontua erabili behar dute!

Egon lasai hitzegiten dugunean, ulertuko duzue!