Nola lortu YouTubeko bideo baten musika

Gaur bideo baten musika .mp3 batean behar izan dut. Googlei galdetu diot eta berehala aurkitu dut web orrialde hau. Hau da jarraitu behar den prozedura:

Lehenik, YouTuben zuk nahi duzun bideo bat bilatzen duzu. Ondoren bideo horren URL-a markatzen duzu, hau da nabigatzailearen helbidea, eta CTRL+C egitean esteka kopiatzen duzu. Gero bueltatzen zara hdtransform webgunera, eta bertan URLaren kutxan CTRL+V egitean lehen kopiatutako esteka pegatzen da. Azkenik, lortu nahi duzun .mp3-aren kalitatea aukeratzen duzu (128, edo 192 edo 256 bit-etakoa) eta [PROCESS] botoiari sakatzean deskargatuko zaizu fitxategi bat bideo horren soinu guztiarekin.

Pantaila-argazkia

Beste sistema bat oraindik errezagoa!
YouTubeko bideo bat ikusten ari zarenean, Helbide kutxaren URLan, [www.]-ren ostean eta hitzaren aurretik [sing] hitza idatzen baduzu (hau da: http://www.youtubeblablabla… izatetik, www.singyoutubeblablabla… izatera),  webgune berezi horretara zuzenean eramango zaitu, errezagoa, ezta?

Creative Commonsen lizentziak euskaraz

Uda honetan Sustatu-n irakurri dut Librezale elkartasunak euskaratu ditu CC lizentziak.

Blog honeri dagokiona hau da:

Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin
CC BY-NC-SA

This license lets others remix, tweak, and build upon your work non-commercially, as long as they credit you and license their new creations under the identical terms.

Hau da: Blog honetan agertzen den edukin guztia beste pertsona batek erabil dezake, birerabiltzeko, nahasteko… beti baldin eta aitortzen duen blog honetatik hartu duela. Erabilera ezin daiteke komertziala izan. Eta azkenik, eratorritako edozein ekoizpenaren lizentzia berdina izan behar da.

50 jarduera IKTen bitartez

Nire laguna JauncarIKTren bitartez slideshare bat ikusi dut. Bertan beste irakasle batzuek elkarlanean bildu dituzten zenbait jardueren deskribapena agertzen da.

Jarduerak IKTen bitartez egitekoak dira eta eurekin garatzen diren gaitasunak ere aipatzen dira.

Hona hemen aurkezpena!