Irakale Leioako EHUn

Ostegunean Leioako UPV/EHUra hurbildu ginen Herrigunek antolatutako IRAKALEan partehartzeko. Heziketa prozesuak kaleratzeko asmoz eta herrikide guztiei luzatzeko Herriguneko lagunek Irakale izeneko jardunaldiak antolatzen dituzte.

Leioako zenbait ikastetxek ikastaro edo topaketa desberdinak antolatu dituzte eurek garatutako esperientzia edo proiektuak partekatzeko. Gure aldetik Scratch ikastaroan parte hartu genuen, software honek ematen dituen aukerak aurkezteko, eta errobotika edukatiboan murgiltzeko. Nirekin batera egondako zenbait Magisteritzako ikaslek euren ekoizpenak aurkeztu zituzten.

Aipagarria da Txomin Arestitik etorritako andereño baten esperientzia. Berak nigandik jasotako ezagutzak partekatu baititu bere bostgarren mailako ikasleekin eta horiek danak etorri zirelako EHUra euren animazio eta bideojoak erakustera.


Lauro Ikastolatik ere hurbildu ginen DBHko  bigarren mailako ikasle taldetxo batekin, garatutako proiektua erakustera. Scratchekin ere, bigarren mailako produkzioak ere egin daitezke eta Arduinorekin batera sortu duten Smart Elevator baten sorketa prozesuari buruz hitzegin ziguten.

Oso esperientzia polita izan zen bai LH, DBH eta Unibertsitateko ikasleentzat, zein bertaratu ginen irakasle eta herritar guztientzat ere.

Hemendik Herriguneko lagun guztiei, baina bereziki Peter, Eukene eta Karmeleri eskerrak emon nahi nizkien prozesu honetan parte hartzen uzteagatik.

Solasgune-rekin elkarlana

Hurrengo asteetan Leioako Solasgune elkartearekin elkarlanean arituko naiz Hezkuntza Berrikuntzaren inguruan. Nire aportazioa horretan, nola ez, Scratchen oinarritzen da. Solasgunekoek Irakale bat antolatu dute. Irakale batean herri-komunitateak parte har dezake. Jakina da Leioan inon baino eskola, ikastetxe, ikastola, colegio edota unibertsitate gehiago dago. Agente horiekin guztiekin hainbat ekintza antolatzen dituzte, beti ere herri hezitzailearen ikuspuntua galdu gabe.

Gaur Irakalearen aurkezpena izan da EHUko Magisteritza Eskolan “Hezkuntza Berrikuntza Leioan” izenburuarekin. Bertan ikasle, irakasle eta Leioako herrikideak adeitasunez entzuten egon dira bertara hurbildu garenen aurkezpenak. Nirekin batera Altzagako Edurnek “Heziketa Sortzailea” proiektua aurkeztu du eta Seaskako Begok “Inteligencias Multiples“-i buruzkoa. Baita ere, Artaza, Lamiako eta Behargintzak ere “Tertulias literarias” eta “Comunidades de aprendizaje para la activación social y laboral

Hona hemen erabilitako aurkezpena: