Plastilina eroalea, nola egin?

Esperientzia batzuk egiteko, plastilina eroalea egitea pentsatu dut. Internetera abiatu naiz eta webgune honetan errezeta topatu dut. Errezeta horren osagaiak oso arruntak dira Bitartrato de Potasio izan ezik. Badirudi osagai hori gozogintzan erabiltzen dela arraultzen zuringoekin egindako merengea gogortzeko. Bere izen komertziala Cremor Tártaro da eta Dr. Oetker markak salgai du zenbait dendatan.

Argazkia – Borja del Río CC

Errezeta, neurri amerikarretan dago beraz beste webgune honetan topatu ditut gure sistemarekiko  baliokidetasunak. Hona hemen errezeta:

  • 240 ml ur
  • 120 + 60 gr irina
  • 55 gr gatza
  • 45 gr Cremor Tártaro
  • 15 gr Olio begetala

Prozedura:

  1. Baztertu 60 gr irin gero orea egiteko.
  2. Nahastu osagai guztiak lapiko ertain batean.
  3. Sua piztu potentziaren erdira eta etengabe eragin.
  4. Lapikoaren erdian bola oretsu eta likatsua lortu arte.
  5. Atera lapikotik eta gainontzeko irinarekin (60 gr.) orea eragin

Gordetzean tupper batean sartu eta kontuan hartu 3-4 aste irauntzen duela.

EDITO:

Koldo Olaskoagak bidali dit beste errezeta bat bideo honen bitartez. Honetan ez da Cremor Tártaro behar eta honen ordez limoi zukua erabiltzen du. Ez dut oraindik frogatu baina frogatzean idatziko dizuet zer iruditu zaidan.