Autozuzenketa

Kaixo Scratcheroak!

Susposatzen dut trasteatzen ibili zaretela Autozuzenketaren erronka asmatzeko asmoz, ezta? Beno, ba oraingoan etorri natzaizue pista txiki bat zabaltzeko.
Gogoratu autozuzenketaren helburua dela kotxea pistan mantentzea. Beraz, kotxeak kanpoko belarra ikutzean (ibilbidearen eskumaldekoa) biraketa automatiko bat jaso behar du, eta era berean, barrualdeko belarra ikutzean ere bai (baina kontrako zentzuan).
Ikutu behar den lerroa hau da:

Hor beste bloke bat sartu behar da… baina kontuz!! Agertokian beste detaile bat aldatu behar duzue, eta azkenik argazkiaren lerroa bikoiztu behar da!

Ejem! Ia aholku hauekin enteratzen zareten. Animo!

Goazen Cars02 hobetzera

Kaixo Scratcheroak!

Azaldu nuen bezala Gabonetako oporretan etxerako lan txiki batzuk dituzue. Gure Cars02 bideojokoan aldaketa batzuk ezarriko dizkiogu pixkat dibertigarriagoa izan daiten.
Noizbait jolastu baduzue, ziur konturatu zaretela naihko zaila dela kotxea behar bezala kontrolatzea, ezta? Kontrola hobea izateko 3 konponketa txiki egingo ditugu. Batzuk danok egiteko modukoak dira, ez bait da burua gehiegi apurtu behar, baina beste kasu batzuetan egin behar diren konponketak aurreratuagoak direnez askoz zailagoak egingo zaizkizue.

Dena den, noizbehinka sarrera berriak egingo ditut eta pistak emango dizkizuet, ados?

Goazen harira!

Egin behar diren hiru konponketa hauek dira:

  1. Azeleradorea: Ikusi duzuenez, kotxeak azeleratzen eta balaztatzen du potentzia berdinarekin (aldatu V+1 edo aldatu V-1). Orduak jolasten eta jolasten eman ondoren konturatuko zarete azeleradorearen potentzia txikiagoa izan behar dela kotxea hobeto kontrolatzeko. Hau da, [gezia gorak] ez diola Vri +1 aldatu behar baizik eta kopuru txikiago bat.
  2. Autozuzenketa: Oraingoan lotu behar duzue kotxea errepidetik irtetzean, jasotzea biraketa “automatiko bat errepiderantza joaten laguntzen diona. Hau lortzeko [gezia eskuma] eta [gezia ezkerra]-ren lerroak aldatu behar dira.
  3. Biraketa progresiboa: Arinegi goazenean ez ditgu denborarik ematen behar diren biraketak egiteko (gure hatzamarren abiadura ez baita nahikoa). Beraz, programatu daitezke bi biraketa eredu desberdin: bat astiro goazenerako, eta bestea arinago goazenerako. Horretarako baldintzak erabili behar dituzue.

Aurrerago pista gehiago emeango ditut!

    Gabon gau zoriontzua igaro eta datorren astean elkar irakurtzen dugu, ok?