Android galduta

Gaur, nire mugikorra galdu zaidala konturatu naiz. Lanean ari naizela faltan bota dut eta nire gauzen artean dan-dana arakatu ostean galdu zaidala baieztatu dut. Orduan, larrituta, pentsatzen hasi eta gogoratu dut telefonoak aurkitzeko aplikazio bat instalatuta dudala. Beraz, interneten laguntzaz hurrengo urratsak eman ditut.

Ez nuenez gogoratzen aplikazioaren izenaz, nire Gmail kontuarekin lotuta dagoen Google Play-an sartu naiz, eta nire dispositiboetan instalatutako aplikazio zerrendara joan naiz. Bertan nire Androidun telefono guztietako aplikazioak ikusi ditut. Arakatu ondoren Androidlost aplikazioa zela ikusi dut.

Orduan androidlost.com-era sartu, nire kontuaren izena eta pasahitza sartu dut eta besteak beste hurrunetik GPSa gaitzeko aukera duenez, gaitu dut eta Google Map batean, nire telefonoaren kokapena agertu da. Badirudi etxean dudala 🙂

Beste berezitasunen artean telefonoa blokeatzeko aukera dauka, SD txartela formateatzeko aukera eta telefonoari Wipe bat egiteko aukera.

Oso insteresgarriak dira androidlost-ek ematen dituen erabilera guztiak, beraz kontuan izan telefonoa sarritan galtzen baduzue 😉 Ah! Kontuan hartu hauxe ez dela aplikazio bakarra! Badaude antzekoak diren beste asko, erabili sarea informazio gehiago nahi baduzue!

VNC, edo nola kontrolatu beste PC bat

VNC erabiltzen ikasten nabil eta pixkat korapilatsua izan arren erabilera asko ikusten dizkiot.

Zer da VNC? 

VNC beste ordenagailuak kontrolatzeko software bat da (realvnc.com) Hau da, zuk zure ordenagailutik beste ordenagailu baten Mahaigaina kontrolatzea bere xaguaren kurtsorea mugituz.

Zertarako erabili dezaket?

Beno ba, oraingoz, trasteatzen nabil baina printzipioz, nire mahaiatik PDIaren PCa kontrolatzeko balio zait, nire mahaia PDItk nahiko hurrun baitago.

Baita ere, soportea emoteko balio du. Hots, nire kide edo ikasleen ordenagailuetan konponketak edo ikutuak egiteko (instalazioa, arazoak, egunekatzeak…). VNCren laguntzaz nire tokitik (ikastolatik/etxetik) egin ahal izango dut.

Nola funtzionatzen du VNC?

Egia esan, ez dekot ideiarik ez! Baina asunto da funtzionatzen duela. Kontuan hartu bi software desberdin direla martxan jartzen direnak. Zure PCan VNC viewer euki behar duzu besteen PCak ikusteko, baina, PC horietan (kontrolatuak izan behar direnak) VNC server instalatu behar dela. Aurrerantzean azalduko dut nola egiten den oraindik ez baitaukat oso argi. Baina multiplataforma dela garrantzitsua da, Mac, Windows eta GNU/Linux-entzako eskuragarria delako eta noski software-librea da!

Wall Wisher, gure kortxo digitala

Wallwisher tabloi digital bat da. Imagina dezagun gure pasabideetatik edo geletatik dopa ditzakegun kortxo horietako bat.

Bertan zuk baimendutako erabiltzaileek notatxoak jar ditzakete. Notak mugikorrak dira Post-It-ak izango balira bezala.

Nota bakoitzean egilearen izena (log-a) agertzen da, eta berak idatzitakoa 140dun testua (microbloggin eran). Baita ere estekak, argazkiak eta bideoak gehitu edo atxikitu daitezke HTMLa inkrustatzea onhartzen baitu. Publikazioaren data era agertzen da.

Erabilera oso-oso erraza da. Momentuan sortu daiteke wall berria eta partekatzea ere oso erraza da.

Beste zerbitzuen moduan, erregistratu behar da wall bat sortzeko. Behin logeatu ondoren zenbait berezitasun estetikoak aukaeratu daitezke eta segiduan notatxoak eskegitzen hasi.

Aplikazioa didaktiko desberdinak izan ditzake, batez ere brain-storming erako jarduerentzako. Bertan jarritako gauzak oso era errezean taldekatu daitezkelako, atxindu errepikapenak, bilatu estekak…

Nik oraingoz wall sinple batekin, oinarrizko erabilera erakutsi dut edozein momentuan behar izanez gero zuzenean lanean hasteko, baina oraingoz ez zait suertatu. Aurrerantzean erabiltzen badut, hemen bertan kontatzera noa.

Interesgarria da blog honetan proposatzen dituzten dinamikak eta baita Wallwisherren aleternatibak ere.

Referenciar esto