Ficoban Scratch Tailerra ematen

Gabonetan Scratch Tailer bat ematen egon naiz. Irunen dagoen FICOBAn, PIN bat antolatzen da eta bertan Internet Euskadi erakundeak txoko batean tailerrak emateko aukera eman zigun Scrathc Egunaren antolatzaileei.

Horrela, 4 saio prestatu genituen, eta niri hirugarrena garatzea tokatu zitzaidan. Honen helburua LEGOko WeDo kitarekin zertxobait egite zen, eta orduan kanasta bat egitea bururatu zitzaidan.

Kanasta hura, plastikozko edalontzi batekin egin genuen eta bertatik paperezko pilotatxo bat sartzean Scratchek txalokatzen zigun, eta ikurrinatxo txiki bat igotzen zuen saskiratzearen adierazle bezala.

Hona hemen gure instalazioaren bideotxo bat.

Info gehigao: scratcheguna.eu-n.

Ikasblogak 2012

Lauroko bi irakasle etorri gara Bilboko Ingenieritza eskolara Ikasblogak 2012 jardunaldietara. Bertan zenbait ikastetxeetan egiten diren esperientziak ezagutu ditugu.
Hona hemen jardunaldiaren kartela.

Eta hona hemen egitaraua:

9.00-9.15 – Harrera eta dokumentazioaren banaketa

9.15-9.30 –  Aurkezpena Cándido Hernández Garduño Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren eskutik

9.30-11.00 – Hitzaldia Más allá del aula: la red como laboratorio de aprendizaje informalTíscar Lara,  Directora de Comunicación de la Escuela de Organización Industrial

11.00-11:30 – Atsedenaldia

11.30-13:30 – Zentroen esperientziak:

Lehen Hezkuntzakoak:

  • Marisorgin (Musika) (Olatz Zabaleta – San José Floreaga Ikastetxea)
  • Txoko Berdea (Olatz Zabaleta – San José Floreaga Ikastetxea)
  • Eskola Baratzea (Susana de los Mozos eta Montse Alkorta- Urretxu-Zumarraga Ikastola)
  • Bloga: IKT munduan sartu ninduen tresna (Agurtzane Goitia – CEP Albiz LHI)
  • Nire ibilbide digitala (Konpetentzia Digitala Haur eta Lehen Hezkuntzan) (J.C. Borné, Iñigo López de Munain, Alex Pombo – CPEIPS Calasancio)
  • Musika gelaz harago (Irantzu Gallastegi – Aranbizkarra Ikastola)

Bigarren Hezkuntzakoak:

  • IKTen erabilera Gizarte Zientzen irakaskuntzan (Pilar Violet – IES Dunboa BHI – Irun)
  • Leer a tu lado: un proyecto de lectura y escritura intergeneracional en la red(Gaztelania eta Literatura) (Mari Cruz Colmenero – IES Uribekosta BHI)
  • IRAES 21 sareko bloga (José Manuel Gutiérrez Bastida – Ingurugela)
  • Kaiser Katering (Administrazio Prozesuak ikasgaia) (Xabier Zarandona – IES Fray Juan de Zumarraga BHI)
  • Moodle trukaketa prozesuetan (Natur Zientziak) (Xabier Insausti – Axular Lizeoa)
  • Twinteando con la ortografía (Gaztelania eta Literatura) (Aster Navas – IES Abadiño BHI)
  • Grupos cooperativos y Scrum en la asignatura de Tecnología (Ibon Burgoa – Bihotz Gaztea Ikastola)

BAZKARIA

15.30-17.30– Datorren ikasturteari begira:

Hamaika Haizetaralankidetza proiektuaren aurkezpena eta zentroen esperientziak 2011-2012 ikasturtean:

  • San Vicente de Paul Ikastetxea (Irun)
  • IES Saturnino de la Peña BHI (Sestao)
  • IES Zalla BHI (Zalla)
  • CEP Romo LHI (Getxo)

Hezkuntza Sailaren materialen aurkezpena:

  • Kantauritik Mediterraneora (Ebron Barrena) – Lehen Hezkuntza – Arantza San Sebastián
  • Hizkuntza Sekuentzia Didaktikoak – Bigarren Hezkuntza – Patxo Landa

Zure bloga aurkeztu:

17:30: Jardunaldiaren amaiera Mikel Agirregabiria Agirre Hezkuntza Berriztatzeko Bizkaiko lurralde buruaren eskutik

Jardunaldiaren hasieran Tiscar Lararan ponentzia bat entzun izan dugu.

Nola igo scratch.mit.edu-ra

Kaixo Sratcheroak!

Hona hemen bideo bat igotzen prozesuaren adibidearekin! Ez ahaztu honetarako erabiltzaile izena eta pasahitza behar duzuela.

Lehenengo Scratch egin behar da. Nik hau egin dut!

Eta Scratcha bukatuta dagoenean, jarraitu hurrengo pausuak!

Ala ba! Agur!

Nola sortu USB Live bat

Kaixo,

Sarrera honetan USB Live bat sortzen ikasiko dugu. Lehenik eta behin definitu beharko genuke USB live kontzeptua.

Edozein PC baten barruan, gutxienez, Sistema Eragile bat dago (Windows, Ubuntu, MacOSX…). Ordenagailua piztean sistema hori kargatzen da eta ekipoa prest geratzen da zuk erabiltzeko. Baina Sistema Eragilea kargatu baino lehen, badago puntu jakin bat non ordenagailuak bilatzen duen ia beste Sistema Eragile bat dagoen bere dispositiboen artean (CDan, USBetan, SDan…). Sistema Eragileren bat aurkitzen badu esandako dispositiboetan, ez du bere diska gogorrean gordetako Sistema Eragilea kargatuko baizik eta aurkitutakoa kargatuko du.

Memoria USB baten barruan Sistema Eragile oso bat modu jakin batean instalatzen baduzu, eta memoria USB hori sartzen baduzu PCa piztu baino lehen, ordenagailuak pizte prozesua egiten duenean memoria USBan dagoen Sistema Eragilea detektatuko du eta orduan hau kargatzen hasiko da eta ez bere diska gogorrean zuena. Honeri USB Live-a deitzen diogu.

Baina, zer behar dugu Live USB bat egiteko?

Jakina! USB garbi bat Gb 1 memoria libre duena. Sistema eragile baten ISO irudia, eta azkenik USB live-ak sortzeko software berezia (Unetbootin…).

Gure adibide honetan Ubuntu-dun USB live bat egitera goaz, beraz behar izango dugu Ubunturen ISO irudia. Honetarako Ubunturen webgunera joan eta aukeratu nahi duzun bertsioa. Adi! Badaude pilo bat, zerbitzarientzako, Intel-dun mikrotxipa dutenen PCetarako, AMD txipetarako, 32 bit-dun teknologia, 64 bit… Guk adibide honetan Ubuntu 10.04 LTS aukeratu dugu 32 bit-dun txipentzako (PC gehienak honelakoak baitira)..

Gero lortu behar dugu Unetbootin softwarea. Zergaitik Unetbootin? Software librea dalako, erraza dalako eta multiplataforma delako (Win, Mac, GNU/Linux). Hemendik deskargatu daiteke.

Orain hurrengo prozedura jarraitu behar da.

Argazki honen jabetza pendrivelinux.com-ena da

  1. Piztu PCa (normalean Windows kargatuko da)
  2. Jeitsi Ubunturen ISO irudia zure PCra
  3. Jeitsi Unetbootin
  4. Instalatu Unetbootin
  5. Bermatu erabiltzera zoazen USBa hutsik dagoela (barruko gauzak atzinduko dira eta)
  6. Piztu Unetbootin eta jarraitu bere prozedura USBa sortzeko
  7. Unetbootin piztean klikatu [Disco imagen] botoian (1. pausua)
  8. Bilatu non gorde duzun zure ISO irudia (2. pausua)
  9. Esaiozu zein USBan (E:, F:, G:…) egin behar duen Live instalazioa (3. pausua)
  10. [OK] sakatu eta Live USBa egiten hasiko da (4. pausua)

Bukatzean USB horretan Ubuntu 10.04 LTS Sistema Eragilea Live eran instalatua izango duzu.

Orain itzali PCa, sartu USBa eta piztu. Segundu batzuetan zure Ubuntu 10.04 kargatzen hasiko da.

Baina prozesu hau beste sarrera baten gaia izango da, ok?